agerraldiaAtzoko prentsaurrekoan Marian Beitialarrangoitia alkateak adierazi zuenez, Hernaniko Udalak bat egiten du Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak Gipuzkoako Foru Aldundiari errauste plantaren inguruan egin dion 6 urteko atzeratze eskakizunarekin: “Atez atekoaren emaitzak ikusita, ze zentzu du orain birziklagarriak diren materialak erraustea, hots, errauste-planta eraikitzen hasteak? Azpiegitura garestia da oso eta herritar guztion osasunari kalte handia egiten dio, gertuko zein urrutiko. Foru Aldundiak errauste-plantaren inguruan moratoria bat ematea litzateke mementu honetan guztiontzat berri pozgarriena. Jarri dezagun atez ateko bilketa Gipuzkoako gainontzeko herrietan, azter ditzagun emaitzak eta ondoren erabakiko dugu errauste-planta beharrezkoa den ala ez. Gauzak alderantziz eta presaka egiteak ez du zentzurik. Burugogorkeria da. Hortaz, atzo Usurbilgo alkateak, Xabier Mikel Errekondok, egindako moratoria eskaera erabat arrazoizkoa dela iruditzen zaigu. Bat egiten dugu moratoria eskakizun horrekin. Gipuzkoak aukera hori merezi du eta atez atekoak ere bai.

IMG_0042Gaur eman dute prentsaurrekoa Marian Beitialarrangoitia alkateak, Ricardo Ortega San Marko Mankomunitateko lehendakariak, Unai Erroizenea eta Juan Karlos Plazaola zinegotziek, Hernanin atez ateko gaikako hondakinen bilketa maiatzaren 9an hasiko dela iragarriz. Hemen prentsaurrekoan esandako guztia: gehiago irakurri

Usurbil eredu

IMG_0222Zorionak eta eskerrak zuei atez atekoaren bidea ireki duzuelako. Badakigu zein zaila eta nekeza izango zen lehenak izatea. Gu saiatuko gara bigarren izatearen bentajak aprobetxatzen eta zuen esperientziak erakutsitakotik irakaspenak ateratzen, egin beharrekoak egiteko eta egin behar ez direnak ez egiteko.” Hitz horiekin zuzendu zitzaion agurrean Marian Beitialarrangoitia alkatea Mikel Rekondo Usurbilgo alkateari, atzo Usurbilera eginiko bisitan.  

gehiago irakurri

IMG_0155Auzoz auzoko lehen bi bilerak egin dira dagoeneko, lehenengoa astelehenean Santiusterrin eta bigarrena atzo bertan Elizatxo Ikastolan. Parte hartze handia izaten ari dira bilera hauek eta nabaria da herritarrak kezka eta zalantza asko dituztela argitzeko. gehiago irakurri