IMG_1978 Emaitza bikainak lortu ditu atez atekoak lehen astean. Igande gauean 3.500 kilo gai organiko jaso ziren. Asteazkenean berriz 11.100 kilo. Astelehenean 2.800 kilo ontzi arin eta ostegunean 3.920 kilo. Asteartean 3.540 kilo paper/kartoi jaso ziren. Hernaniko Udalak 10 biltzaile kontratatu ditu bilketa egiteko eta gauez jasotzen dituzte hondakinak.

Izaskun Txintxurreta ingurumen zinegotziaren arabera “irtenbidea aurkitu diogu hondakinen arazoari. Herritarrak lehen egunetik hasi dira hondakinak behar bezala ateratzen. Pozik gaude eta eskerrak eman nahi dizkiogu jende guztiari, oso ondo egiten ari direlako.“

Asteazkenean 11.100 kilo organiko jasotzeak erakusten du atez atekoak Hernanin hasieratik izan duen arrakasta. Konparazio baterako, Hernanik egun bakarrean jaso du Zarautzek hilabetean jasotzen duena (11.023 kilo) baino gehiago eta Aretxabaletak hilabetean jasotzen duenaren (5.875 kilo) bikoitza.

gehiago irakurri

YouTube Preview Image gehiago irakurri

YouTube Preview Image

Biltzailea gauez papera eta kartoia jasotzen. Bilketa azkarra da eta hernaniarrok papera eta kartoia nola ateratzen dugun erakusten du, kartoizko kaxatan, paperezko poltsatan edo sokarekin fardo bat eginda. Pixoihalak nola jasotzen dituzten ere ikusten da.

ONGIETORRI FESTA

HERNANI MAITE ZAITUT

YouTube Preview Image

 IMG_2147 Gaur banatu dira ‘Atez ate bideo laburren lehiaketako’ sariak. Lau sari banatu dira, kategoria bakoitzean bi. Gaztetxoen kategorian Txirrita Herri Eskolako haurrek egindako ‘HAMAR ARRAZOI’ bideo laburrak eraman du txapela. Gazteen kategorian berriz Elizatxo Ikastolako ‘ATEZ ATEKO SISTEMA’ bideoak irabazi du. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei eta IRABAZLEEI ZORIONAK!! (bideoak ikusteko jarraitu irakurtzen)

gehiago irakurri

 IMG_2066 Hamar lagun kontratatu ditu Hernaniko Udalak hondakinak gaika eta atez ate biltzeko.  “Atez atekoak herritarren aldeko apostua egiten duela” azpimarratu nahi izan du Izaskun Txintxurreta ingurumen zinegotziak: “atez atekoak lanpostuak sortzen ditu, hain zuzen herritarrengan oinarritzen den irtenbidea ematen dielako hondakinen arazoari. Krisi ekonomiko garai hauetan 10 familia hauei lana eman ahal izatea guretzat oso berri pozgarria izan da. Batez ere, gehienak hernaniarrak direlako.”  Hamar biltzailetatik sei dira hernaniarrak. Bederatzi gizon eta emakume bat. Igandean 6 biltzaile arituko dira 3 kamiorekin lanean. Gauez egingo dute lan, Hernanin atez ateko bilketa gaueko 23:00tatik aurrera egingo delako.

gehiago irakurri

 hbe-titulua Euskal Herriak Bere Eskola erakundeak Euskal Unibertsoa jardunaldiak antolatu ditu. Hernanin izango dira larunbatean, goizeko 9:30tatik hasita, Langile Ikastolako Santa Barbara ikastegian.  Gaia orokorra ‘Herritik sortutako proiektuak’ dira. Hainbat proiektu izango dituzte hizketagai, tartean ATEZ ATEKO gaikako hondakin bilketa.  Hizlaria Imanol Azpiroz Sanmarkoren lehendakariordea izango da. Informazio gehiago EHBEren webgunean.

2521027 Igandean 12:30tan Tilosetan ATEZ ATEKOAREN ONGIETORRI JAIA egingo dugu. Porrotxek bere ikuskizuna emango du 12:30tatik 13:00tara, ondoren bideo labur lehiaketako sari banaketa egingo dugu eta ekitaldia bertso batzuekin bukatuko da.

Pintxoak eta sagardoa ere jarriko ditugu, Usurbilgo erakusketa bat hondakinen kudeaketari buruzkoa eta Oiartzunen egindako beste panel batzuk ere bai. Autokonpostaren txokoa ere jarriko dugu. Atez atekoaren etorrerarekin inoiz baino gehiago birziklatuko dugulako harro gaudela erakutsiko dugu jai honetan, horregatik bertan egotea garrantzitsua da. Gonbidatuta zaudete zuen poza adieraztera.

Pintxoak banatzen, panelak jartzen, auzoetan kartelak jartzen eta abar lagundu nahi duenak, gurekin harremanetan jar daiteke atez ateko bulegoan (900 840 090). ¡Igandean ikusiko gara!

Montse Mozari egin diogu elkarrizketa hau, Hernaniko Karabel auzoko bizilaguna. Montseren adierazpenak argigarriak egin zaizkigu, bitartekaririk gabeko elkarrizketa zuzenen balioa erakusten baitute.

Elkarrizketaren testuingurua ere garrantzitsua da. Montse Karabel auzoko hirugarren blokean bizi da. Duela bi aste bloke horretako hainbat bizilagun Hernaniko Udaleko langileei oldartu zitzaizkien  zintzilikatzekoak zutabeetan jar ez zitzaten. Montse ere haien artean zen. Aurreko astean ordea 9 bilera informatibo egin ziren, haietako bat Karabelen bertan. Montse bilera horretara joan zen, beste bizilagun batzurekin batera. Udalaren ikuspegia bitartekaririk gabe eta zuzenean entzuten zuen lehen aldia zen.

gehiago irakurri

 IMG_1693 Gaurtik aurrera denda eta tabernetako hondakinak ateratzeko ontziak banatuko ditu Hernaniko Udalak. Ostirala baino lehen denda edo tabernari guztiek izango dituzte hondakinentzako ontziak, bakoitzari berak eskatutako tamainakoa entregatuko baitzaio, dendan edo tabernan bertan. Denda edo tabernaren bati ontziak ez balitzaizkio ostiralerako iritsi, atez ateko bulegoarekin harremanetan jarri beharko litzateke.

 IMG_1965 Hernaniko Udaleko ingurumen sailak salgai jarri ditu rafiazko poltsa berrerabilgarriak. Astelehen eta ostegunetan ontzi arinak ateratzeko plastikozko poltsak erabili nahi ez dituzten herritarrek atez ateko bulegoan poltsa berrerabilgarriak erosteko aukeratu izango dute gaurtik aurrera.

Hernanik zero zabor helburura iristeko beste bitarteko bat dira poltsa berrerabilgarriak. Plastikozko poltsarik kontsumitu nahi ez duenari Udalak aukera ematen baitio ontzi arinak ateratzeko poltsa berrerabilgarriak erabil ditzan. gehiago irakurri

IMG_1769

Plastikozko hondartzak

Gaurkoan Hawaiko hondartzei buruz BBC kateak egindako erreportaia bat erakutsi nahi dizuegu, giza kutsaduraren ondorioz literalki plastikozko hondartzak bihurtzen ari direlako. Erreportaia ingelesez dago, hemen:

http://news.bbc.co.uk/2/hi/8639769.stm   

PB230204 Hernaniko Udalak auzoz auzoko bilera erronda berri bat antolatu du herritarren azken zalantzak argitzeko. Astelehenetik ostegunera bitartean hamar bilera egingo dira eta bilera horietan edozein zalantza eta kezka argitzeko aukera izango dute herritarrek. Herritarrengana ahalik eta gehien hurbiltzeko bilerak auzoz auzo egingo dira eta irekiak izango dira, edozein herritarrek har dezake parte.

Bilera horien helburua sukaldea antolatzeko irizpide eta mainak ematea da. Atez ateko bulegoan behin eta berriz egiten diren galdera praktikoak ere argituko dira, hala nola, papera nola atera, yogur potoak garbitu behar diren, nola egin arraiak ez usaintzeko eta abar. Azken batez, edonork atez atekoa ondo egiteko beharrezko informazioa emango da.

gehiago irakurri

1.orrialdea. Denera: 512345Hurrengoa »