La historia de las cosas

YouTube Preview Image

IMG_0033Zintzilikarioak non kokatuko diren informatzeko lehen egunean jende asko etorri da bulegora, goizean goizetik arratsalderarte. Euren etxebizitzari dagokion zintzilikatzekoa non jarriko den galdetzeaz gain, aukera aprobetxatzen dute atez atekoaren inguruan era guztietako galderak egiteko.  Erabiltzaileari arreta zerbitzua da eta funtzionatzen du, jendea lasaiago irteten baita. Zalantza asko ari dira argitzen alimaleko informazio trukatze honetan eta informatzaileek ez dute kafe bat hartzeko ere astirik. Gustora daude ordea, jendea modu eraikitzailean datorrelako.

Gure ustetan ezertarako balio ez duten gauzak botatzen ditugu zakarrontzira baina zinez ezertarako balio ez duen gauza gutxi dago. Zero Waste filosofiaren barruan sartzen da irudimena baliatzea ‘ezertarako balio ez duten gauzek’ berez gauza askotarako baliatu daitezkeela frogatzeko. Aipagarriak dira, esaterako, Tim Noble, Sue Webster eta Shigeo Fukuda artisten lan hauek, ‘zaborrak’ gauza harrigarriak egiteko baliatu daitezkela frogatzen dutelako. image001image002image003image004image006image005

  IMG_0295Astelehenetik aurrera, otsailak 1, herritarrek aukera dute atez ateko bulegora joan (Kardaberaz kalea 25) eta euren etxebizitzari dagokion zintzilikatzekoa non jarriko den jakiteko. Halaber, otsailaren 19 arteko epea irekiko da Udalak proposatutako kokapenarekin ados ez dauden bizilagunek beste kokapen bat proposatu dezaten.

Horrela, Udalak herritarren partehartzea bultzatu nahi du, zintzilikatzekoak jartzeko leku aproposenak herritarrekin adosteko.

Epe honetan hernaniarrek eurentzat eta herriarentzat egokienak diren kokapenak proposatzeko aukera dute. Kokapen onenak herritarrentzat erosoenak diren arren, kontuan hartu behar dira baita ere irizpide orokorrak, hala nola, gertutasuna, inori kalterik ez eragitea edo biltzaileak sarbide erraza izatea.

Oposizioko kide batzuk etxeetako fatxadetan zintzilikatzekoak jartzea ukatzeko egin duten deialdiaren inguruan, Udaleko teknikariek ez diote garrantzirik ematen, oinarri juridikorik ez duelako. “Ordenanzas Generales de la Revisión de las Normas Subsidiarias de Planeamiento Municipal de Hernani” delakoaren 94.1 artikulua ezin argiagoa da:

“Artículo 94. Colocación de elementos de servicio y señalización en fachadas. Apartado 1.- El Ayuntamiento podrá instalar, suprimir o modificar, a su cargo, en las parcelas de uso residencial, y los propietarios vendrán obligados a consentirlo, soportes, señales y cualquier otro elemento al servicio de la ciudad.

Ondorioz, Udalak ez du auzo-bileren baimenik behar etxetako fatxadetan zintzilikatzekoak jartzeko.

Hernaniko bizilagunek orain dute aukera proposatzen zien kokapena ezagutzeko, gehien komeni zaien erabakitzeko eta egokia baderitzote proposamen alternatibo bat egiteko. Modu eraikitzailean pentsatzen dugunean guztiok gara irabazle.

IMG_0028 Asteartean Biteriko Kultur Etxean Pello Lozano EHUko irakasle eta ingurugiro antolamenduko adituak hitzaldia eman zuen Zubietan ezarri nahi duten errauste-plantaren inguruan. Aretoa leporaino bete zuen entzulegok arretaz jarraitu zituen Pellok emandako datu eta informazio kezkagarri guztiak. Bere hitzetan, errauste-plantaren zaleek esaten ez digutena, ezkutatzen digutena eta erabiltzen dituzten gezurrak agerian jartzea zen hitzaldiaren helburua.

gehiago irakurri

IMG_0019Gaurtik aurrera Biteriko fatxada edertzen duen lona berriak atez atekoaren inguruan Udala ematen ari den urratsak irudikatzen ditu. Lona horrek bertan jarraituko du gutxienez atez ateko hondakinen gaikako bilketa martxan jartzen den arte.

Marian Beitialarrangoitia alkatearen hitzetan: …

gehiago irakurri

xabiermikel-errekondo320Kirolaz, politikaz eta, beste hainbat gaien artean, Usurbilgo atez atekoaren gainean ere hitz egiten du

Irakurri hemen elkarrizketa osoa.

Oharra: Argazki hau Argia aldizkarian argitaratu da.

2315824853_8026ef8220Urtarrilaren 20an eskainitako prentsaurrekoan, Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak, hiri hondakinen kudeaketari buruzko herri galdeketaren data jakinarazi du. Otsailaren 27 eta 28an burutuko da eta jendearen parte hartzea ahalik eta handiena izan dadin bitarteko guztiak jarriko dira. Hala nola, auzo guztietan mahaiak (guztira 6) eta aurrez bozka emateko aukera eskainiko dira, baldintza batzuen barruan.

gehiago irakurri



Normaltasun osoz egiten da atez atekoa Naguya hirian.  Gogoratu Japonia dela errauste-plantekin gehien zigortutako herrialdea eta horregatik errauste-planten aurkako mugimendu indartsuak sortu direla. Ez da harritzekoa beraz, atez atekoa japonian ikustea, urteak baitaramatzate errauste-plantei alternatibak bilatzen, bizilagunen osasuna mehatxatzen ez dutenak.

YouTube Preview Image

P1190199Gaur hasi dira etxeko konpostatze ikastaroak, goizez eta arratsaldez, eta ostegunerarte jarraituko dute. Gida eta konpostadorarekin batera, informatzaileek hainbat aholku praktiko eman dizkiete ikastarora hurbildu diren bizilagunei.

Irudian ikus ditzakezue atez ateko bulegoko Eneritz eta Xabat etxeko konpostagailua nola montatu azaltzen.

gehiago irakurri

kalean botata2 Noticias de Gipuzkoa eta Diario Vasco egunkarietan irakurri dugu Donostiako Udalak salaketa jarri diela hondakinak arauz kanpo utzi dituzten 65 herritarri (10-01-08). Aurreko urtearekin alderatuta, horrek %30eko igoera suposatzen du. Neurri horiekin jarrera ez-zibikoak gainditu nahi dira, ezin baita onartu edozein motatako hondakinak, edozein ordu edo lekutan botatzea, bilketa sistema dena delakoa izanda ere, dela edukiontziena dela atez atekoa. 

P1110183Gaur ZERO ZABOR taldekoek iritzi artikulu bat argitaratu dute KRONIKAn errauste plantak kliman izango dituen ondorio kaltegarriak salatzeko. Atez atekoarekin horrelako arazorik ez genukeela izango ere aipatzen dute. Jarraian duzu artikulua edo bestela (KRONIKAN)…  

gehiago irakurri

HalifaxCitadelHillBai, bai, preziklatu, ‘P’rekin. Halifax-eko udalaren web gunean aurkitu dugu, 300.000 biztanle dituen Kanadako hiriburu bat. Urteak daramatzate atez ateko hondakin bilketa egiten eta beren web orrian (ingelesez) ‘preziklatzeko’ aholkuak ematen dituzte, hau da, hondakinak ez sortzeko prebentzio arau sinpleak.

 IMG_0009 Hernani eta Oiartzungo jubilatuak Usurbilen izan dira atez atekoa bertatik bertara ikusten. Gaur astelehena organikoa tokatzen zenez zintzilikarioak kubo marroiez jantzita zeuden. Kaleak garbi eta txukun eta usainik ez.

gehiago irakurri

6.orrialdea. Denera: 9« Lehena...« Aurrekoa45678Hurrengoa »...Azkena »