Hau da Josetxo López de Uraldek bere blogean atzoko emaitzen ondotik idatzi duena:

gehiago irakurri

Eskerrik asko Usurbil

Alderdi eta talde ezberdinen balorazioak

Usurbilgo Noaua aldizkariak herriko eragileen balorazioak bildu ditu: gehiago irakurri

YouTube Preview Image

Dios, atera txanpaina!!

IMG_0300Horixe entzun zuten kazetariek hormaren bestaldetik. Minutura Xabier Mikel Errekondo alkatea sartu zen Usurbilgo Udaleko udalbatza aretora herri kontsultaren emaitzak ematera. Azkenean herritarrek benetan zer pentsatzen duten jakiteko aukera izango genuen. Eta herriak ozen hitz egin du, %70etik gorako partehartze batekin: Usurbilgo gehiengo zabal bat atez atekoaren alde dago. Sekulako babesa hartu du gaur atez atekoak Usurbilen eta baita Gipuzkoan ere, herritarrak bere alde agertu baitira.  Usurbilgo alkateak bihar emango du prentsaurrekoa, eguardiko 12:00tan. Zorionak Usurbil eta Zorionak atez ate.

Alkateen poza emaitzak jakin ostean.

IMG_0254

Atez ate dudipe! Bideoa

YouTube Preview Image

Gaur herri kontsulta Usurbilen

IMG_0040 Gaur goizeko 10:00etatik aurrera Usurbilgo bizilagunak hautes-lekuetara hurbiltzen hasi dira, atez ateko bilketa sistemarekin jarraitu nahi duten erabakitzeko. Bozketa gaur eta bihar artean egingo da eta bihar gauean jakingo dugu herritarrek zer aukeratu duten. Urtebeteko esperientzia eta ezagutza metatu dute eta haien iritzia, dena delakoa, oso kontuan hartzekoa izango da gainontzeko herrietan.

Ezker Batuak ere atez atekoa Gipuzkoa osora zabaltzea nahi du

TEL1-ARANA-EB25-4.jpgAtzo emandako prentsaurrekoan Mikel Arana Ezker Batuako koordinatzaile orokorrak atez ateko hondakinen gaikako bilketa Gipuzkoa osora zabaltzeko eskatu zuen. Hala bezperan GREENPEACE erakundeak egindako eskariari gehitu zitzaizkien.

IMG_0069Greenpeace erakundeko lehendakari Lopez Uralde Usurbilen izan zen atzo goizean atez atekoari babes osoa emateko. Errauste-plantarentzat alternatiba egingarriak badaudela eta Usurbil hori frogatzen ari dela esan zuen. Atez atekoa martxan jartzekotan diren herriak txalotu ondoren atez atekoa Gipuzkoa osora zabaltzeko eskatu zuen.

Greenpeace erakundeak duen blogean ere Usurbili babes osoa erakutsi diote.

Marian Beitialarrangoitia alkatea ere Usurbilera hurbildu zen Uraldek atez atekoaren inguruan esateko zuena entzuteko. Beitilarrangoitiaren hitzetan, Greenpeace erakundearen babesak frogatzen du atez atekoak kolore politikorik ez duela eta osasunaren eta ingurugiroaren parametrotatik begiratu behar den gaia dela.

Prentsan: GARA, BERRIA, DEIA, MENEAME, NOAUA, KRONIKA

Hondakinik onena sortu ez dena

36744zeroPello Zubiria kazetari hernaniarrak beste artikulu bat idatzi du ARGIA aldizkarian, zero zabor filosofiari buruz.

Galderak gakoak, Noticias de Gipuzkoaren arabera

import_9454431_11Noticias de Gipuzkoa egunkariak erreportai bat argitaratu du asteburuan atez atekoak herritarren artean sortzen dituen ohiko galderen inguruan. Erantzun asko web-gune honetatik bertatik atera dituzte. Erreportaian pare bat aldiz esaten dute errefusa igandean aterako dela, baina larunbatetan aterako da. Gainerakoan erreportai interesgarria da, herritarren artean sistema berriari buruzko pedagogia egiteko balio dezakeena.

Argazkia erreportaitik hartu dugu.

Osasuna zaindu, konpai

Hemen daukazue Hernaniko atez atekoaren kanta, Osasuna zaindu, konpai. Ondo etorriko zaigu egunotako hotzak epeltzeko.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Hementxe kanta deskargatzeko Osasuna zaindu, konpai (Eskuin botoiarekin klikatu eta gorde lotura…)

Etxean konpostatzeko kanpainak aurrera darrai

Datorren asteartean, otsailak 23, etxean konpostatzen ikasteko beste bi ikastaro emango dira Biterin eta 40 kaxa banatuko dira. Autocompostaje,usurbil.jpegEtxean konpostatzea eta hondakinen tasan %40ko hobaria jasotzea erabaki duten herritarren eskakizunari modu gradualean erantzuten jarraitzea da xedea. Bulegoak ez dio oraindik bigarren kanpainari ekin eta dagoeneko 300 familiek eman dute izena. Hernaniarrek autokonpostatzearen aldeko apostu sendoa egin dutenaren seinale da. Guztira familien % 0,96tik %4rako jauzia suposatzen du, inguruko herrietako batazbestekoak bere horretan jarraitzen duten bitartean, Donostian %027a, Lasarte-Orian %0,33a edo Urnietan %1,53a. Zorionak Hernani.

Usurbilgo atez atekoa ezagutzeko aukera

2Datorren otsailaren 20an, larunbata, hala nahi duen edonork Usurbilgo atez atekoak nola funtzionatzen duen zuzenean ezagutzeko aukera izango du. Goizeko 11:00an jarri dute hitzordua, herriko Frontoian. Izena emateko atezatedudipe@gmail.com helbidera idatzi behar da, bihar eguerdiko ordubieak baino lehen. Hernanin Usurbilgo atez atekoaz hainbeste hitz egiten dugun garai honetan aukera ederra da, Usurbil bisitatu eta bide batez atez atekoa gertutik ezagutzeko. 

incineratorErraustegiaren aurkako plataformek bere babesa eskaini diote Usurbilgo alkateak publikoki Gipuzkoako Foru Aldundiari egindako moratoria eskaerari. Hernaniko alkateak egin bezala, erraustegiaren aurkako plataformek ere Zubietako errauste plantaren egitasmoa 6 urtez atzeratzeko eskatu dute.

6 urteko epe horretan atez ateko bilketaren aldeko apustua egitearen alde azaldu dira. “Usurbilgo esperientziak emaitza onak” izan dituela nabarmendu dute eta atez atekoa herri gehiagotan martxan jarri ahal izateko “denbora” ezinbestekoa dela gogorarazi nahi izan dute. Moratoria eskaerak, hain justu, horretarako aukera emango du beren iritziz. 

5.orrialdea. Denera: 10« Lehena...« Aurrekoa34567Hurrengoa »...Azkena »