Bizilagunak poteak hartzen hasi dira

 pote marroiak Atzerapen txiki batekin eta kazetari eskuadroi bat zai genuela hasi da kuboen banaketa. Hasiera horretan, kazetari eta udal ordezkarien adierazpenen artean jaso dituzte herritarrek kuboak. Marian Beitialarrangoitiak esan duenez, “poteen banaketak ezarpen fasearen azken txanpan sartu garela esan nahi du”. Goiz partean jende kopurua lasaitzen joan da eta kubo bila zetozen lagunak modu egokiagoan hartu dira.

Asteartetik aurrera kuboak hartzeko aukera

IMG_0673   Hernanin hondakinak atez ate biltzen hasteko bi hilabete baino gutxiago falta dira, sartu gara beraz azken txanpan. Oraindik egiteko dauzkagun zereginen artean 12.000 kuboen banaketa dago, bina kubo Hernanin bizi diren 6.000 familientzat. Banaketa datorren astearte honetan hasiko da, martxoaren 23an.

Udalak doan banatuko ditu kuboak, eta beraz herritarrek ez dute ezer ordaindu beharrik izango. Kuboak hartzeko epea apirilaren 17an amaitzen da.   gehiago irakurri

Gobernu taldeak herri galdeketari buruzko iritzia berretsi du

Jarraian aurkituko duzu Hernaniko Gobernu Taldeak Zerbitzu Publikoen Batzordean banatu zuen idatzia. Idatzi horretan agertzen da bi herritarrek atez atekoaren inguruko herri galdeketa eskatuz aurkeztu zituzten sinaduren aurrean Gobernu Taldeak datorren asteko Udalbatzan hartuko duen jarrera. Jarraitu irakurtzen…  gehiago irakurri

IMG_0628 Zubietako errauste-plantaren kaltetu zuzenak, 10 bat laguneko ordezkaritza bat, Hernanira etorri dira gaur arratsaldean atez atekoaren ezarpena eskertu eta errauste-plantaren inguruan duten kezka partitzera. Kaltetuetako zenbait Hernanin jaiotakoak dira, familia ezagunetako kideak, orain Zubietan bizi direnak. Horietako batzuk errauste-planta jarri nahi duten tokitik 200 eta 400 metrotara bizi dira, euren bizimoduari eta osasunari egingo zaion kalteaz oso kezkatuta. Atzoko bisitaren arrazoia Hernaniko Udalari euren eskerrona azaltzea izan da, atez atekoak itxaropena berreskuratzen lagundu dielako. Entregatu duten idatzi osoa irakutzeko….

gehiago irakurri

Bitartean Severn Suzuki neskatoak ONUn emandako hitzaldi potente hau uzten dizuegu, ispiratzen joateko.

YouTube Preview Image

IMG_0185 Gaur ere Jarraipen Batzordea bilduko da, asteartero bezala 19:00tan BITERIn. Orain arte Jarraipen Batzordeak batez ere bi lanketa egin ditu, bata aurreko larunbatean egindako agerraldi publikoa, zeinean aukera bat eskatzen zen atez atekoarentzat. Bigarrena, euren portaletan zintzilikatzekoak jartzea ukatu zuten kaxkoko bizilagunekin biltzea, kokaleku proposamenei buruz hitz egiteko. Bi lanketa horiek amaitu dira eta gaur batez ere kuboen banaketaz hitz egingo da. Kubo asko daude banatzeko, 6000 familiak bina kubo jaso behar baitituzte hilabete eta gutxian. Usurbilgo banaketa eredua jarraituz, Jarraipen Batzordeko kideek banaketan laguntzea izango da proposamena, banaketa nola egingo den finkatuz eta horren arabera beharrezkoak izango diren baliabideak lortuz. Bilera honek garrantzi berezia du eta horregatik gonbidapen berezia egin nahi dizugu, bertaratu zaitezen. 

 100315 prentsaurrekoa txikia Gaur eman dute prentsaurrekoa Oiartzungo alkateak eta Sanmarko Mankomunitateko lehendakariak Oiartzungo atez atekoaren ezarpen data emateko. Askok espero genuen bezala, Oiartzun Hernani baino lehenago hasiko da, lanak aurreratuta dituztelako. Oiartzunen dagoeneko hasi dira zintzilikatzekoak kaleetan jartzen, esaterako. Berri ona da gaurkoa, zoriontzekoa, esan nahi baitu, bi hilabete barru 3 herri egongo direla Gipuzkoan euren hondakinen zatirik handiena birziklatzen dutenak. Hernanirentzat ere garrantzitsua da Oiartzunen lehenago hastea, ezarpenari adi jarraitzen badiogu bertatik hainbat ikasgai atera ahal izango dugulako, Hernaniko ezarpena lagundu dezaketenak.

Gipuzkoak Usurbilgo testigua jaso du

IMG_0577 Atzo Usurbilgo Ituna sinatu zuten hainbat sindikatu, talde ekologista eta alderdi politikok Donostiako Kursaalean. Itun horretan, erraustegiarentzat 6 urteko moratoriaa gain, zero waste (zero zabor) politika bat jartzeko eskatzen zaio Gipuzkoako Ahaldun Nagusiei. ELA, CCOO, LAB, EHNE, EILAS, HIRU, ESK, Eguzki, Ekologistak Martxan, Greenpeace, Errausketaren aurkako Koordinakundea, Ezker Abertzalea, Aralar, Ezker Batua, Alternatiba eta Berdeak taldeek sinatu dute ituna.

Ituna bere osotasunean irakurtzeko…

gehiago irakurri

IMG_0296 Berri ona da, zalantzarik gabe, Oiartzun zintzilikatzekoak jartzen hastea. Erritmo onean ari direla erakusten du eta proiektua aurreratua dagoelako. Laster hasiko dira beraz Oiartzunen atez ateko gaikako bilketa sistemarekin. Laster milaka tona hondakin zabortegi toxikoetara joan beharrean birziklatze eta konpostatze plantetara bideratuko dira. Berri pozgarria, bai horixe.

Udal langileak hasiak dira herriko kaleetan zintzilikailuak jartzen. Hamabost eguneko epea egon da udal proposamenak ezagutu eta herritarren ekarpenak jasotzeko. Martxoaren aurrenean hasi ziren brigadako langileak zintzilikailuak bizilagunekin adostutako lekuetan jartzen.

Hernanin ere epea irekita egon da Udalak proposatutako  zintzilikatzekoen kokalekua aldatzeko eta herritarren proposamenak jaso eta aztertu ondoren, atez ateko bulegoa herritarrei Udalaren erabakia jakinarazten ari zaie. Zintzilikatzekoen kokalekuak erabaki ondoren, datorren astean bertan ziurrenik, udaleko brigada zintzilikatzekoak jartzen hasiko da.  

Maialen Lujanbio atez atekoaren Manifestua irakurtzen

YouTube Preview Image

ESKUAK ZENBAT DEZAKEN

IMG_0521 Eskuak zenbat lezaken? Keinu bat… mugimendu txiki bat baino ez badu…? Eskuak, ohitura bere egina du, bere keinua, betikoa eta betikotua. *Ohitura* barruan gogortu zaio. Kosta egiten da aldatzea. Beldurra ematen du aldaketak. Ohitura segurtasuna da eta heldulekua. Baina eskuak mudatu dezake keinua, ahalegin txiki bat baino ez da beretzat. Dena batean pilatzen zuena berezi dezake hainbatetan. Eta gunean-egunean atarian utzi. Berritasunaren ikara, berritasunaren indarra bihurtu dezake eskuak.  Ausartu egin behar du, froga egin; moldatu, hobetzeko. gehiago irakurri

Herritar ugari atez atekoari babesa erakusteko

IMG_0506

argazki gehiago ikusteko….

gehiago irakurri

Atez atekoaren aldeko agerraldi publikoa Hernanin

Eman aukera bat atez atekoari

Bileraz betetako astea

IMG_0490Aste honetan hainbat bilera izan ditugu herritarrekin  atez atekoa Hernanira doitzen jarraitzeko. Usurbilgo erreferendumaren garaipena ospatzen jarraitzeko modurik onena izan da. gehiago irakurri

IMG_0316 Emaitza hauek itxaropenari atea zabaltzen diotela esan du Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak. Otsailaren 27 eta 28an hiri-hondakinen kudeaketaz egindako herri-galdeketa baloratzerakoan egin ditu adierazpenok prentsaurrekoan Ainara Uribe eta Imanol Azpiroz zinegotziak lagun zituela.

“Herritarren bozken gehiengoa bildu duen Atez Ateko Bilketa sistemak eztabaidari eta hondakinen arazoarekin genuen konponbideari aukera berri bat eskaini dio” adierazi du. Alkateak, Usurbilgo eztabaida Gipuzkoara zabaldu behar dela uste du, ezin dela Usurbilera mugatu. Parte hartze datuek (bozkarako aukera zuten herritarren %70,23k bozkatu zuen) herritarrek erakutsitako erantzunkizunaren froga direla eta emaitzen zilegitasuna indartzen duela berretsi du alkateak.

gehiago irakurri

4.orrialdea. Denera: 10« Lehena...« Aurrekoa23456Hurrengoa »...Azkena »