Autocompostaje,usurbil.jpeg Datorren astean egingo dira baita ere autokonpostatze ikastaroak, apirilaren 26tik 30era. Ordu eta erdiko hamar ikastaro egingo dira guztira. Astelehenetik ostiralera egingo dira ikastaroak, egunero bi, bat goizean eta bestea arratsaldean, Biterin Kultur Etxean.

Otsailetik hona autokonpostatzeko izena eman duten 360 familiek %40ko hobaria eta autokonpostatze kaxa jasotzeko ikastaroa egin behar dute. Atez ateko bulegoko hezitzaileak etxera deitzen ari zaizkie zein ikastaro egokitzen zaien ondoen galdetzeko. Etxean deia jaso ez dutenek bulegora dei dezakete ikastaroko eguna eta ordua aukeratzeko.

Ordutegiak ikusteko jarraitu irakurtzen…

gehiago irakurri

Sanmarkoko GARBIGUNEA zabaldu da Garberan

 IMG_3731 Gaur zabaldu dute Garberan Sanmarkoko GARBIGUNE berria, tamaina handiko hondakinak eta jasotzen dituena. Hernanitik 10 minutura geratzen da GARBIGUNE berria, esku-eskura. Hernaniko GARBIGUNEA egin bitartean, ostegunero etortzen den Sanmarkoko kamioiaz gain, gaurtik aurrera  Garberako GARBIGUNEA erabiltzeko ere aukera izango dugu. GARBIGUNE berria Garberako zentro komertzialera igotzeko aldapan bertan dago.

Argazkian Sanmarkoko eta Diputazioko arduradunak GARBIGUNEA zabaltzen eta Urnietako, Hernaniko eta Pasaiako alkateak ekitaldia jarraitzen.

Reciclante-ek ‘begirada ezberdin bat’ dute

Nafarroatik datozkigu reciclanteak, begirada ezberdin batekin:

orain: 28 reciclantes

Hernanik laukoiztu egingo du autokonpostatzea

IMG_1608 Atez atekoak 515 familia berri jarriko ditu autokonpostatzen. Hondakinen atez ateko bilketak autokonpostatzearen gorakada ekarriko du Hernanira, 677 familiak hondakin organikoak euren etxeetan kudeatuko dituztelako, duela urtebete baino lau aldiz gehiago. Igoera horrek bat egiten du Usurbilen eta Oiartzunen ere autokonpostatzeak izan duen gorakadarekin.

Hernaniko 515 familiak jasoko dute Udalaren ikastaroa, konpostatze kutxa eta hobaria.  

gehiago irakurri

Behin-behineko datuak

 IMG_1492 Atzo KRONIKAn erreportai luzea egin zuten atez atekoaren inguruan (esteka hemen). Erreportai ona, zein egoeratan gauden laburbiltzen duena. Erreportai hori osatzeko, hemen jartzen dizkizuegu datu gehiago, izan ditzazuen eta erabili nahi badituzue erabiltzeko. Ikusiko duzuenez martxa onean goaz, bai kubo banaketan, bai zintzilikatzekoekin. Aurreko postean irakur dezakezuenez baita larrialdi guneekin ere. Autokonpostatzeko datuak astean zehar emango ditugu.   

gehiago irakurri

Atez ateko hondakinen bilketa egiteko GASTRONOMI ELKARTEek dituzten berezitasunez jakitun Hernaniko Udalak bilera berezi bat antolatu du, bazkide eta juntakideek zalantzak eta kezkak planteatu ditzaten. Bilera datorren apirilaren 21ean izango da, asteazkena, TXANTXANGORRI elkartean, arratsaldeko 19:30tan. Usurbildik gastronomi elkarte bateko kudeatzailea etorriko da euren esperientziaren berri eman eta galdera praktikoak erantzutera.

Atez atekoak aldatu egingo du hondakinak kalera ateratzeko era, eta horrek eragin zuzena izango du elkarte barruan hondakinak kudeatzeko eran. Kudeaketa hori bazkideentzat ahalik eta errazena eta erosoena izatea da bilera honen helburua. Horretarako Usurbilgo esperientzia baliatuko dugu, bertako gastronomi elkarte bat kudeatzen duen pertsona batek haien esperientziaren berri emango duelarik. Hernaniko gastronomi elkarteetako bazkide guztiak gonbidatuta daude. Dena dela, juntakideak bilerara etortzea bereziki garrantzitsua da.

Bihar kuboak jasotzeko azken eguna

IMG_1546

Jauregiko eta Elizatxoko larrialdi guneak eginda daude

IMG_1569

Maiatzaren 9tik aurrera atez ateko egutegi edo ordutegira moldatu ezin duten herritarrek hondakinak larrialdi guneetan uzteko aukera izango dute. Guztira zazpi larrialdi gune eraikiko dira: Jauregi, Antziola, Karabel, Martindegi, Elizatxo, Osinaga eta Ereñotzun. Horietatik Jauregikoa eta Elizatxokoa dagoeneko egina daude eta Osinagakoa aurreratuta dago. Izaskun Txintxurreta ingurumen zinegotziaren esanetan: “Larrialdi gune hauek garrantzitsuak dira Udalak zerbitzua ematen dielako lanagatik-edo atez ateko egutegi edo ordutegira moldatu ezin daitezkeen bizilagunei. Hemen ere Udala aurreikusitako epeen barruan ari da lanean eta apirilaren 30erako larrialdi gune guztiak eraikita egongo dira. Oso ritmo onean ari gara lanean, maiatzaren 9rako guztia prest egon dadin.

Kaleko paperontziak murrizteko bilera

 IMG_1517 Bihar Jarraipen Batzordea bilduko da, 19:00tan Biterin. Jarraipen Batzordea asteartero biltzen den gune independientea da eta herritar guztiak partehartzera gonbidatuta daude. Biharko gai ordenean, beste hainbat gairen artean, kaleko zakarrontziak murrizteko proposamena egitea dago. Aukera…tú! partehartze prozesuaren baitan herritarrek paperontzi horiek murriztu egin behar direla erabaki zuten eta bihar Jarraipen Batzordeak proposamen bat diseinatuko du norabide horretan. Erabaki horretan parte hartu nahi duzuen guztiak gonbidatuta zaudete. 

Oraindik potearen bila ez zarela etorri…

 IMG_1471 katxis…. Begira, zure zai daude. Zatoz kuboaren bila. Ostirala da azken eguna.

Lautik hiru familik dagoeneko kuboa etxean du

IMG_1486

Herritarrak bikain ari dira pote marroiak jasotzeko deialdiari erantzuten. Oraindik astebeteren faltan, 5746 familik jaso dituzte poteak, Hernaniarren %72ak. Poteak etxeetan izanda Hernaniko familia gehienak prest daude atez atekoa egiteko. Ostiralean, apirilak 16, amaitzen da kuboak jasotzeko epea, astebete geratzen da beraz kuboak etxera eramateko.

Izaskun Txintxurreta ingurumen zinegotziak herritarren erantzuna modu positiboan baloratu du. “Hernaniarrok atez atekoa ondo egingo dugu. Aste beteren faltan kubo gehienak banatuta izateak frogatzen du ondo ari garela aldaketara moldatzen. Zentzu horretan Udalaren aurreikuspenak betetzen ari dira. Oraindik aste oso bat daukagu azken poteak banatzeko eta orain arteko erritmoan jarraitzen badugu, ostiralerako pote guztiak banatuta egongo dira.”

Bestalde, Udalak kaleetan zintzilikatzekoak ipintzen jarraitzen du. Dagoeneko zintzilikatzekoen erdiak jarrita daude. Kale hauetan jarri dira adibidez: Florida, Mañe y Flaquer, Karmelo Labaka, Montebideo, Perkaiztegi, Gabriel Zelaia, Sagastialde, Sagastialde Berri, Antziola, Latsunbe eta Latsunberri. Beste kaleetan berehala hasiko dira jartzen eta apirilaren 30erako guztiak jarrita egongo dira.

Marian Beitilarrangoitia alkatearen iritzi artikulua argitaratu dute hainbat egunkarik. Duen interesagatik hona ekarri dugu:

Birziklatzea borondatezkoa edo derrigorrezkoa?

IMG_0749 Usurbilen hondakinak atez ate biltzeko esperientziak esperantza itzuli dio Gipuzkoari. Urtebetean argi eta garbi geratu da, bai ekonomikoki bai eta sozialki ere, gure hondakinak era arduratsu eta jasangarrian kudea daitezkeela. Usurbilek frogatu du Gipuzkoa zabortegi toxikoak gainditzeko gai dela, eta, gauzak hasieratik ondo egiten baditugu, erraustegia eraikitzea saihestuko dugula.

Dena den, Usurbilen derrigor birziklatu beharrak beste eztabaida bat sortu du, zenbaitentzat deserosoa, inondik ere, ikuspuntu politikotik begiratuta, baina beste askok beharrezko jotzen duguna. Udalek herritarrak hondakinak sailkatzera derrigortu al ditzakete hondakin horiek birziklatu ahal izan daitezen? gehiago irakurri

Antzeko bideo gehiago Hernanin Zero Zabor(e)n

Josep Maria Tost Borrás Riudecanyes-ko alkatea da, Tarragonako Diputazioan Ingurumen diputatu izana da aurreko legealdian, CiUkoa da. Ostiralean Oiartzunen hitz egin zuen eta larunbat goizean Hernanin. Atez Atekoari buruzko topiko ia bakar bat ez du zutik uzten 300.000 katalanen hondakinak kudeatzen dituen Associació de Municipis Catalans per a la Recollida Porta a Portako lehendakaria den honek.

 IMG_0713 Etengabe hurbiltzen ari dira hernaniarrak Kardaberaz kaleko informazio bulegora pote marroien bila. Aurreko asteartean hasi zen banaketa eta lehen astean 3.793 familia baino gehiagok, hau da Hernaniko familien ia %50k hartu dute dagoeneko materiala. Pote marroiekin batera, imana eta atez ateko bilketa egiteko gida jasotzen dute, eta bide batez, dituzten zalantzak eta galderei argibideak ematen zaizkie.

Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitiak esan du hernaniarren portaera eredugarria dela eta lehen astean ia famili guztien erdiak pote marroiak hartu izanak herritarren gehiengo handi batek bilketa atez ate egitearen aldeko hautua egina duela adierazten duela. “Badakit atez atekoak zalantzak sortzen dituela herritarren batzuengan, baina badakit ere, sistemarekin hasten direnean zalantzak uxatu eta emaitza ikusgarriak izango direla, hernaniarra herritar heldua delako, hondakinei ingurumena hondatuko ez duen eta gure osasunari kalterik eragingo ez dion irtenbidea nahi duelako”.

Banaketak apirilaren 17ra arte iraungo du, eta bulegoetako ordutegia goizeko 10:00etatik 14:00etara da eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara.

Gezurrak esatea eta errealitatea itxuraldatzea egotzi die Marian Beitialarrangoitiak herritar talde baten sinadurak aurkeztu dituzten lagunei. Hernaniko alkateak egotzi die gezurra esan dutela 6.000 sinadura bildu dutela diotenean, kopuru hori erreala ez delako.

Era berean, inolako sinesgarritasunik ez dutela gaineratu du. Sinadurak aurkezteko modua erabateko txapuza delako. “Onartezina da herri galdeketa bultzatzen duten lagunek udalean eskaerak modu horretan bideratzea, horrelako txapuza egitea”. Alkateak argitu duenez, berak azaleko gainbegirada bota die aurkeztutako sinadurei eta sinadura orrietan izen asko abizen bakarrarekin ageri direla ikusi du. Izen gehienak firmarik gabe, izenez betetako orri asko pertsona beraren kaligrafiarekin idatzita daude, bost aldiz errepikatutako izenak daude…

Egoera horren aurrean idazkariari txostena eskatu diola azaldu du Beitialarrangoitiak eta azaldu du idazkariaren txostenak jasotzen duela berme legal txikienarik ere ez dagoela aurkeztutako eskaeraren prozedurarekin jarraitzeko. Ildo berean, idazkariari agindu dio orrietan ageri diren izenen egiazkotasuna argitzeko azterketa abia dezala.

3.orrialdea. Denera: 10« Aurrekoa12345Hurrengoa »...Azkena »