IMG_0155Auzoz auzoko lehen bi bilerak egin dira dagoeneko, lehenengoa astelehenean Santiusterrin eta bigarrena atzo bertan Elizatxo Ikastolan. Parte hartze handia izaten ari dira bilera hauek eta nabaria da herritarrak kezka eta zalantza asko dituztela argitzeko. gehiago irakurri

Efectos de la incineración en la salud

Artículo del Dr. José María Tallón Avilés, publicado en Euskonews&Media gehiago irakurri

Atez ateko hondakin bilketaren bideoa

YouTube Preview Image

Gaur, asteartea, bilera Elizatxo ikastolan

Gaur, urriak 27 asteartea, bilera egingo da Elizatxo Ikastolan, 19:30ean. Bilera horretan parte hartuko dute Elizatxo, Portua, Karabel eta Zikuñagako auzotarrek.

Gai honi buruz herritarrekin egiten den lehen bileretako bat izanik, atez atekoari buruzko informazio orokorra emango da eta herritarren iritziak jasoko dira.

Azalpenak eman eta zalantzak argitzeko bertan izango dira:

- Marian Beitialarrangoitia, Hernaniko alkatea

- Izaskun Txintxurreta, Hernaniko Udalekoingurumen zinegotzia

- Olatz Urrutibeaskoa, Hernaniko Udaleko ingurumen teknikaria

- Nikola Foroni,  parte-hartze prozesuetan aditua

Gaur, astelehena, bilera Sandiusterrin

Gaur, urriak 26 astelehena, 19:30ean, bilera egingo da Sandiusterrin. Bilera horretara, Santa Barbara eta Lizeaga auzoetako bizilagunak daude deituta. Besteak beste, atez ateko bilketa-sistemak nola funtzionatzen duen azalduko da eta herritarren zalantzak argituko dira. Helburua, guztien iradokizun eta ideiekin bilketa-sistema hobetu eta guztiontzat ahalik eta erosoena izatea da.

Atzo iluntzean Sandiusterrin egin zen plenarioarekin abiatu da atez atekoaren parte-hartze prozesua. Mahaian egon ziren Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatea, San Markoseko Mankomunitateko lehendariordea Imanol Azpiroz, Hernaniko ingurumen zinegotzia Izaskun Txintxurreta, Hernaniko udaleko ingurumen teknikaria Olatz Urrutibeaskoa, hondakinen kudeaketan aditua den Jordi Colomer eta parte-hartze prozesuetan aditua den Nikola Foroni.

mahaia

Marian Beitialarrangoitiak azaldu zuen hondakinen kudeaketa desberdinak aztertu ostean erabaki duela Udalak atez ateko bilketaren aldeko apustua egitea. Izan ere, sistema hori da herritarren osasuna bermatzen duen bakarra.

Jordi Colomer-ek, hondakinen kudeaketan adituak, orain arteko kontenedoreen bilketa eta bosgarren kontenedorea alde batera utzi eta atez ateko bilketaren alde egiteko datuak eta argumentuak eman zituen. Jordi Colomer-en arabera, bosgarren kontenedorearekin lortzen den gaikako bilketa-maila ez da nahikoa gaur egun indarrean dagoen legedia betetzeko eta erraustegiarekin konbinatuta soilik funtzionatzen du. Horrez gain, erraustegiak herritarron osasunarengan sortzen dituen arriskuak azpimarratu zituen. Sortzen dituen hondakinen %20 toxikoak dira, eta gainera, eraginkorra eta ekonomikoki bideragarria izateko gaikako bilketa-maila baxua izatea eskatzen du.

Bere aldetik, Izaskun Txintxurretak atez atekoaren bideragarritasun ekonomikoa azaldu zuen. Atez ateko bilketa ez da gaur egungo sistema baino garestiagoa izango. Berritasun gisa, atez atekoarekin merkatariek sortzen duten hondakin-kantitatearen arabera ordainduko dutela jakinarazi zuen.

jendea

Lehen plenario horretan adin guztietako 120 lagun elkartu ziren. Galdera ugari egin zen eta batzuk hurrengo asteetan egingo diren bileretan argituko badira ere, jendearen kezka eta interesaren erakusle izan ziren guztiak. Herritar batek baratze edo jardinik gabeko bizilagunek autokonposta egiteko aukera izan dezaten leku publiko batean autokonpostagailu bat jartzeko aukera aztertzeko galdetu zuen. Horri erantzunez, Jordi Colomer-ek esan zuen esperientziak erakusten duela autokonpostagailu kolektiboetan lortzen den konposta kalitate eskasekoa izaten dela.Beste batek pañalak birziklatzeko zailtasuna azpimarratu zuen eta izan zen kontsumo arduratsua ere sustatu behar dela irizten dion herritarrik ere.

Lur azpiko kontenedoreen inguruan galdetuta, alkateak jakinarazi zuen eraikitzen ari diren hiru urbanizazioetan ez dela lur azpiko kontenedorerik jarriko, ezta aurrerantzean eraikiko direnetan ere. Atez ateko bilketarako zintzilikagailuak non jarriko diren galdetuta, berriz, parte-hartze prozesuko bileretan erabakiko dela jakinarazi zen. Zentzu horretan, alkateak lasaitasunerako eta pazientziarako mezua transmititu zuen eta, beste behin, herritarrak bileretan egoteak duen garrantzia azpimarratu zuen, gisa horretako kezkak bertan argituko baitira eta hori baita herritarrentzat ahalik eta sistema egokiena eta erosoena lortzeko bidea.

eskuorriak

Bilera, datorren astelehenean, hasiko den bilera-erronda gogoratuz amaitu zen. Hurrengo hitzordua astelehean Sandiusterrin, 19:30ean.

10.orrialdea. Denera: 10« Lehena...« Aurrekoa678910