Greenpeace-ek urteak daramatza errauskailuen aurkako kanpainak egiten. Webgune honetan (KLIKATU HEMEN), esaterako, errauskailuek gizakion eta ingurugiroaren osasuna nola kaltetzen duten erakusten dute, modu sinple eta pedagogikoan. Errauskailuek ez dute hondakinen arazoa konpontzen eta gure osasuna eta ingurunea kaltetzen duten dioxina, metal astun, gas azido eta partikula toxikoak askatzen dituzte.

Bihar Sandiusterrin

Aukera…tú! partehartze prozesuaren baitan dendariekin egingo den lehen bilera ez da Biterin izango, Sandiusterrin baizik. Ordu berean, 20:00ak. Barkatu eragozpenak.

IMG_0187Bukatu dira lehen errondako auzoz auzoko bilerak eta aste honetan udal korporazioa baserritarrekin eta dendariekin bilduko da, haien iritzi eta kezkak zuzenean entzuteko eta irtenbideak guztion artean adosteko.

Ostegunean berriz herri batzarra egingo da, lehen bilera erronda baloratu, auzoz auzoka eta sektoreka atera dena bateratu eta bigarren bilera erronda aurkezteko.

Gaur, astelehena, 19:30, Biteri Kultur Etxean, LANDA EREMUA: Martindegi auzoa, Akerregi auzoa, Osinaga bailara, Epela auzoa, Fagollaga auzoa, Ereñotzu auzoa, Pagoaga bailara, Jauregi bailara.

Bihar, asteartea, 20:00, Biteri Kultur Etxean, dendariak. (Oharra: adi orduarekin, 20:00tan hasten baita).

Ostegunean, 19:30tan, Sandiusterrin, PLENARIOA.

IMG_0180 Atez-ateko bilketak erantzun berezituak eskatuko ditu kaskoan. Guztiok gara horretaz kontziente. Fatxada historikoak dituelako, kale peatonalak direlako, festa giroan kuboak kalean uztea arriskutsua izan daitekeelako eta abar. Auzoz-auzoko bileretan ere galdera hori askotan atera da: nola egingo da bilketa kaskoan? Gaur zen horretaz guztiaz hitz egiteko lehen eguna, gehiago ere egongo baitira, eta ia 80 pertsonek luze eta zabal hitz egin dute. Etorri diren kaskoko bizilagunek gaiari buelta bat baino gehiago eman dizkietela nabaritu da, proposamen interesgarri asko planteatu baitituzte. Esaterako, kuboak gune babestu batean egon daitezen kaskoko karkabak baliatzea eta egokitzea proposatu da. Bestea, txotx garaian bilketa goizez egitea eta astelehenetik ostiralera bakarrik. Jasotze puntuak, larrialde guneak eta abar zaintzapean izatea ere aipatu da. Udalaren proposamenaren inguruan, organikoa ostiralean jaso beharrean, festazaleei tentazioa kentzearren, igandean jasotzea proposatu da. Udaleko ordezkariek, alkatea buru zutela, proposamen guztiak entzun dituzte eta guztiak aztertuko dituztela agindu dute. Gaueko beste berri ona jarraipen batzorderako 10 herritarrek izena eman dutela izan da.

Bilera jendetsua egin da gaur Haur Eskolan, galdera eta kezka askorekin, guztiak giro eraikitzailean. Aulki guztiak beteta eta bizilagunak zutik atzean eta bazterretan, informazioa jasotzeko eta hartu beharreko erabakiak hartzeko. Jarraipen batzordean parte hartzeko lau lagunek eman dute izena eta biharko ere giro antzekoa espero da Biterin, Kaskoak zeresan ugari emango baitu. Han ikusiko gara! 

2.orrialdea. Denera: 4« Aurrekoa1234Hurrengoa »