Etxean autokonpostatzea Hernanin

Etxean konpostatzea bada zure erabakia, Hernaniko Udalak antolatutako kanpainan parte har dezakezu.

Izen emateko epea irekita dago eta lur sail txiki bat duen edonor apuntatu daiteke.

Udalak doan ematen ditu ikastaroak. Ikastaro laburrak izan ohi dira, ordu t’erdikoak, eta etxean konpostatzen hasteko azalpen guztiak ematen dira bertan.

Udalak konpostagailua doan uzten die ikastaroa egiten dutenei. Gainera, Udalak gai organiko hori jaso beharrik ez duenez, etxean konpostatzen dutenek %40ko hobaria izango dute hondakinen tasan.

Etxean konpostatzen hasi eta bigarren hilabetetik aurrera Udaleko teknikariek bisita egingo diete konpostagailuaren jarraipena egiteko eta aholkularitza eskaintzeko.

Informazioa jaso edo zalantzak argitzeko doako telefono bat ere irekita dago (900 840 090).

Konpostatze ikastaroan izena eman nahi dut