IMG_0276 Helburua betetzen ari da. Gero eta gehiagok hitz egiten dugu Aukera…tú! partehartze prozesuko bileretan. Gaur esaterako 115 pertsona inguru etorri dira. Partehartze prozesua partehartze aktibo eta eraikitzailearen gainean gertatzen ari bazen, saioz saio joera hori indartzen ari da. Gozada bat da herritarrei deitu eta ikustea herriko gaiak lantzeko modu partehartzaileak emaitza ezin positiboagoak ematen dituela. Atez atekoa badatorrela eta zalantzak argitzeko gogoz gero eta jende gehiago ari da etortzen, jakinminez, galderak egiteko gogoarekin. Gehienak galdera praktikoak izaten ari dira, non zer doan, larrialdi guneak nola izango diren, zintzilikarioak non jarri nola erabakiko den, eta abar. Taldekako lanak ere asko errazten du eztabaida, talde txikitan lagungiro atsegina sortzen delako eta eztabaidak abia handiagoa hartzen duelako. Bizilagunen planteamendu guztiak orain arte arrazoituak eta errespetuzkoak izan dira, salbuespenik gabe. Hori poztekoa da. Gainera, zalantza asko lehen bilera errondan ateratakoak izan arren,Udalaren ordezkariak saiatzen dira behin eta berriz galdera horiei guztiei erantzuten. Sekulako lana baina merezi duena, egiten dugunak zentzua duelako. (Irudian Marian talde batekin lanean)

IMG_0242Atzo eta herenegun egin ziren Aukera…tú! partehartze prozesuko bigarren bilera errondako lehen bi bilerak, Sandiusterrin lehena eta Elizatxon bigarrena. Jende kopuruari dagokionez, aurreko bileren antzekoa edo zertxobait gehiago etorri ziren. Berriak asko, lehen bilerara etorri ez zirenak. Horregatik, hainbat galdera eta kezka lehen bilera errondan erantzundakoak izan ziren. Behin horiek erantzunda, gai berriak taldeka lantzera pasa ginen, hala nola, zintzilikarioak jartzeko prozedura, tasen mantentzea, larrialdi guneak nolakoak izan behar duten, autokonpostajea, kaleko edukiontziekin zer egin eta abar. Hurrengo bilera Laubidietan, Langile Ikastolan.

IMG_0198Norbaitek etxekolanak eginda dakartzanean igarri egiten da. Egingo duen galderaz ziur egoten da. Ba gaurko saioan 42 galdera kontatu ditugu, ongi zuzenduak, atez atekoa ezartzen denean biziko ditugun egoerei buruzkoak. Dendariak etorriko denaren inguruan pentsatzen jarri direla eta galdera erabat egokiak egin dituztela ikustea pozgarria da. gehiago irakurri

IMG_0192Atzo aurkeztu zien udalak bere proposamena baserritarrei. Kamioia ez da nekazalgunetik egunero pasako eta hortaz bilketa ez da atez ate egingo. Hori egitea garestiegi aterako litzateke eta gainera denbora gehiegi eramango luke bilketa horrela egiteak. Udalaren proposamena nekazalguneetan biltegiak irekitzea da, aukera emanaz nahi dutenean bertaratu eta hondakin bakoitza dagokion tokian jartzeko. Biltegitako sarrera baserritarrei mugatuko litzaieke eta txartel bidez bakarrik irekiko litzateke, hondakinen sailkapena ondo egiten dela bermatzeko.

gehiago irakurri

IMG_0180 Atez-ateko bilketak erantzun berezituak eskatuko ditu kaskoan. Guztiok gara horretaz kontziente. Fatxada historikoak dituelako, kale peatonalak direlako, festa giroan kuboak kalean uztea arriskutsua izan daitekeelako eta abar. Auzoz-auzoko bileretan ere galdera hori askotan atera da: nola egingo da bilketa kaskoan? Gaur zen horretaz guztiaz hitz egiteko lehen eguna, gehiago ere egongo baitira, eta ia 80 pertsonek luze eta zabal hitz egin dute. Etorri diren kaskoko bizilagunek gaiari buelta bat baino gehiago eman dizkietela nabaritu da, proposamen interesgarri asko planteatu baitituzte. Esaterako, kuboak gune babestu batean egon daitezen kaskoko karkabak baliatzea eta egokitzea proposatu da. Bestea, txotx garaian bilketa goizez egitea eta astelehenetik ostiralera bakarrik. Jasotze puntuak, larrialde guneak eta abar zaintzapean izatea ere aipatu da. Udalaren proposamenaren inguruan, organikoa ostiralean jaso beharrean, festazaleei tentazioa kentzearren, igandean jasotzea proposatu da. Udaleko ordezkariek, alkatea buru zutela, proposamen guztiak entzun dituzte eta guztiak aztertuko dituztela agindu dute. Gaueko beste berri ona jarraipen batzorderako 10 herritarrek izena eman dutela izan da.

Bilera jendetsua egin da gaur Haur Eskolan, galdera eta kezka askorekin, guztiak giro eraikitzailean. Aulki guztiak beteta eta bizilagunak zutik atzean eta bazterretan, informazioa jasotzeko eta hartu beharreko erabakiak hartzeko. Jarraipen batzordean parte hartzeko lau lagunek eman dute izena eta biharko ere giro antzekoa espero da Biterin, Kaskoak zeresan ugari emango baitu. Han ikusiko gara! 

Azaroak 2, astelehena, 19:30tan, Haur Eskolan, ZINKOENEA, FLORIDA AUZOA, SAGASTIALDE eta ANTZIOLA.

Kaleak: Florida auzoa, Gartzia Goldaraz, Mañe i Flaquer, Bestizan, La Cumbre, Etxeberri auzoa, Kapote, Sagastialde auzoa, Sagastialde-Berri auzoa, Galarreta auzoa, Antziola auzoa, Oriamendi kalea, Gabriel Celaya plaza, Perkaiztegi kalea, Montevideo kalea, Karmelo Labaka kalea, Argarain kalea eta Agustindarren plaza.

…….

Azaroak 3, asteartea, 19:30tan, Biteri kulturetxean, KAXKOA 1.

Kaleak: Gudarien plaza, Kale nagusia, Kardaberaz kalea, Plaza berria, Zapa kalea eta Atzietas kalea.

……

Azaroak 5, osteguna, 19:30tan, Biteri kulturetxean, KAXKOA 2.

Kaleak: Izpizua kalea, Urbieta kalea (1-12), Nafar kalea, Karobieta kalea, Aristizabal kalea, Oartzu kalea, Iturregi kalea.

IMG_0155Auzoz auzoko lehen bi bilerak egin dira dagoeneko, lehenengoa astelehenean Santiusterrin eta bigarrena atzo bertan Elizatxo Ikastolan. Parte hartze handia izaten ari dira bilera hauek eta nabaria da herritarrak kezka eta zalantza asko dituztela argitzeko. gehiago irakurri

Gaur, urriak 26 astelehena, 19:30ean, bilera egingo da Sandiusterrin. Bilera horretara, Santa Barbara eta Lizeaga auzoetako bizilagunak daude deituta. Besteak beste, atez ateko bilketa-sistemak nola funtzionatzen duen azalduko da eta herritarren zalantzak argituko dira. Helburua, guztien iradokizun eta ideiekin bilketa-sistema hobetu eta guztiontzat ahalik eta erosoena izatea da.

Atzo iluntzean Sandiusterrin egin zen plenarioarekin abiatu da atez atekoaren parte-hartze prozesua. Mahaian egon ziren Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatea, San Markoseko Mankomunitateko lehendariordea Imanol Azpiroz, Hernaniko ingurumen zinegotzia Izaskun Txintxurreta, Hernaniko udaleko ingurumen teknikaria Olatz Urrutibeaskoa, hondakinen kudeaketan aditua den Jordi Colomer eta parte-hartze prozesuetan aditua den Nikola Foroni.

mahaia

Marian Beitialarrangoitiak azaldu zuen hondakinen kudeaketa desberdinak aztertu ostean erabaki duela Udalak atez ateko bilketaren aldeko apustua egitea. Izan ere, sistema hori da herritarren osasuna bermatzen duen bakarra.

Jordi Colomer-ek, hondakinen kudeaketan adituak, orain arteko kontenedoreen bilketa eta bosgarren kontenedorea alde batera utzi eta atez ateko bilketaren alde egiteko datuak eta argumentuak eman zituen. Jordi Colomer-en arabera, bosgarren kontenedorearekin lortzen den gaikako bilketa-maila ez da nahikoa gaur egun indarrean dagoen legedia betetzeko eta erraustegiarekin konbinatuta soilik funtzionatzen du. Horrez gain, erraustegiak herritarron osasunarengan sortzen dituen arriskuak azpimarratu zituen. Sortzen dituen hondakinen %20 toxikoak dira, eta gainera, eraginkorra eta ekonomikoki bideragarria izateko gaikako bilketa-maila baxua izatea eskatzen du.

Bere aldetik, Izaskun Txintxurretak atez atekoaren bideragarritasun ekonomikoa azaldu zuen. Atez ateko bilketa ez da gaur egungo sistema baino garestiagoa izango. Berritasun gisa, atez atekoarekin merkatariek sortzen duten hondakin-kantitatearen arabera ordainduko dutela jakinarazi zuen.

jendea

Lehen plenario horretan adin guztietako 120 lagun elkartu ziren. Galdera ugari egin zen eta batzuk hurrengo asteetan egingo diren bileretan argituko badira ere, jendearen kezka eta interesaren erakusle izan ziren guztiak. Herritar batek baratze edo jardinik gabeko bizilagunek autokonposta egiteko aukera izan dezaten leku publiko batean autokonpostagailu bat jartzeko aukera aztertzeko galdetu zuen. Horri erantzunez, Jordi Colomer-ek esan zuen esperientziak erakusten duela autokonpostagailu kolektiboetan lortzen den konposta kalitate eskasekoa izaten dela.Beste batek pañalak birziklatzeko zailtasuna azpimarratu zuen eta izan zen kontsumo arduratsua ere sustatu behar dela irizten dion herritarrik ere.

Lur azpiko kontenedoreen inguruan galdetuta, alkateak jakinarazi zuen eraikitzen ari diren hiru urbanizazioetan ez dela lur azpiko kontenedorerik jarriko, ezta aurrerantzean eraikiko direnetan ere. Atez ateko bilketarako zintzilikagailuak non jarriko diren galdetuta, berriz, parte-hartze prozesuko bileretan erabakiko dela jakinarazi zen. Zentzu horretan, alkateak lasaitasunerako eta pazientziarako mezua transmititu zuen eta, beste behin, herritarrak bileretan egoteak duen garrantzia azpimarratu zuen, gisa horretako kezkak bertan argituko baitira eta hori baita herritarrentzat ahalik eta sistema egokiena eta erosoena lortzeko bidea.

eskuorriak

Bilera, datorren astelehenean, hasiko den bilera-erronda gogoratuz amaitu zen. Hurrengo hitzordua astelehean Sandiusterrin, 19:30ean.