Hernaniko Udalak antolatu duen bideo labur lehiaketako kartel eta eskuorriak ari dira ikastetxeetara iristen. Eskubiko bannerrean sakatauta aurki daitezke oinarriak eta izen emateko fitxa. Honakoan ordea aproposa iruditu zaigu Frantziako haurrek egindako bideo labur hau, nahi izanez gero adibide/eredu gisa erabiltzeko.

YouTube Preview Image

La historia de las cosas

YouTube Preview Image



Normaltasun osoz egiten da atez atekoa Naguya hirian.  Gogoratu Japonia dela errauste-plantekin gehien zigortutako herrialdea eta horregatik errauste-planten aurkako mugimendu indartsuak sortu direla. Ez da harritzekoa beraz, atez atekoa japonian ikustea, urteak baitaramatzate errauste-plantei alternatibak bilatzen, bizilagunen osasuna mehatxatzen ez dutenak.

YouTube Preview Image

P1110183Gaur ZERO ZABOR taldekoek iritzi artikulu bat argitaratu dute KRONIKAn errauste plantak kliman izango dituen ondorio kaltegarriak salatzeko. Atez atekoarekin horrelako arazorik ez genukeela izango ere aipatzen dute. Jarraian duzu artikulua edo bestela (KRONIKAN)…  

gehiago irakurri

IMG_0313 Alkatearen esanetan “Puntako teknologia eraginkorrena herritarrak dira. Atez atekoaren arrakastak erakusten  du Donostialdean ez dugula gure  osasuna mehatxatzen duen makro errauskailurik behar.

Atzo aurkeztu zituen Hernaniko Udalak Aztikerrek egindako ikerketaren emaitzak. Prentsaurrekoa Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkateak, Izaskun Txintxurreta Ingurumen Zinegotziak eta Amaia Elizagarate ikerketaren zuzendariak eman zuten.

gehiago irakurri

elkdigitalaBanner186Xabier Mikel Rekondo Usurbilgo alkateak atzo baloratu zituen Aztikerren ikerketako datuak. Usurbilgo Udalak Aztikerri inkesta bat enkargatu zion usurbildarrek atez atekoari buruz duten iritzia jakiteko, martxan jarri eta 6 hilabetetara. Eta, egia esateko, datuak esanguratsuak dira. Ateratzen den lehen ondorioa atez atekoa sistema erraza dela da. Usurbildarren 10etik 8k esaten dute sistema berrira arazorik gabe moldatu direla, ondo edo oso ondo. Hernanirentzat garrantzitsua den bigarren ondorioa berriz herri galdeketari buruzkoa da. Galdeketa egitekotan atez atekoa behin martxan jarri ondoren egin behar da. Ondorio hori alkateak berak aipatu zuen, datuak erkatu ondoren: “Behin sistema ezagutu ondoren aurretik alde zeudenetatik ia inork ez du iritzirik aldatzen, atez atekoaren alde jarraitzen du. Aldiz, aurretik aurka zeudenetatik laurden bat orain atez atekoaren alde dago, hondakinak kudeatzeko sistema egokia iruditzen zaio orain. Eta, esanguratsuena, atez atekoa martxan jarri aurretik biztanleen %40ak ez zuen iritzi jakinik. Jende asko da hori, atez atekoa ezagutzen ez zuenez zer iritzi ez zekiena. Behin sistema ezagututa ordea jendetza horretatik hiru laurdenak orain atez atekoaren alde jarri dira. Atez atekoa gustatzen zaie, ez zaie zaila iruditzen eta gainera lortutako emaitzak begibistakoak dira. Oso gustura gaude inkestaren emaitzekin, 15 urtetik gorako 10etik 7 lagun atez atekoaren alde daudela erakusten duelako. Eta 10etik 8k esaten dute, emaitzak ikusita, egindako ahaleginak merezi izan duela eta egiten ari direnaz harro agertzen direla ” Datu hauek guztiak argigarriak dira hernaniarren borondate onaz baliatuz zenbaitek Usurbili buruz zabaldu dituzten hainbat mito urbano bertan behera botatzen dituelako. Hortaz, garrantzitsua da jakitea Hernanin atez atekoari buruz galdeketa egin beharko balitz hura atez atekoa martxan jarri ondoren egin beharko litzatekeela, hernaniarrek atez atekoak praktikan nola funtzionatzen duen ezagutzen dutenean. Jendeari aukeratzeko eskatzea ondo dago, eskakizun hori orain arte galdeketa guztiak ukatu dituztenek egitea harrigarria egiten bada ere. Baina jendeak aukeratu dezan, aukera onena egin dezan, aurretikhorri buruzko  informazioa eta ezagutzaosoa  ematea ere beharrezkoa da.

YouTube Preview Image