IMG_0042Gaur eman dute prentsaurrekoa Marian Beitialarrangoitia alkateak, Ricardo Ortega San Marko Mankomunitateko lehendakariak, Unai Erroizenea eta Juan Karlos Plazaola zinegotziek, Hernanin atez ateko gaikako hondakinen bilketa maiatzaren 9an hasiko dela iragarriz. Hemen prentsaurrekoan esandako guztia: gehiago irakurri

Hernaniko Udalak antolatu duen bideo labur lehiaketako kartel eta eskuorriak ari dira ikastetxeetara iristen. Eskubiko bannerrean sakatauta aurki daitezke oinarriak eta izen emateko fitxa. Honakoan ordea aproposa iruditu zaigu Frantziako haurrek egindako bideo labur hau, nahi izanez gero adibide/eredu gisa erabiltzeko.

YouTube Preview Image

Dioxin-3D-balls Hemen duzue errauste-planten aurkako web orri interesgarri bat. Bertan hainbat ikerketa zientifiko biltzen dituzte errauste-plantek gure osasunari egiten dieten kaltea zientifikoki erakusten dutenak.  

La historia de las cosas

YouTube Preview Image

  IMG_0295Astelehenetik aurrera, otsailak 1, herritarrek aukera dute atez ateko bulegora joan (Kardaberaz kalea 25) eta euren etxebizitzari dagokion zintzilikatzekoa non jarriko den jakiteko. Halaber, otsailaren 19 arteko epea irekiko da Udalak proposatutako kokapenarekin ados ez dauden bizilagunek beste kokapen bat proposatu dezaten.

Horrela, Udalak herritarren partehartzea bultzatu nahi du, zintzilikatzekoak jartzeko leku aproposenak herritarrekin adosteko.

Epe honetan hernaniarrek eurentzat eta herriarentzat egokienak diren kokapenak proposatzeko aukera dute. Kokapen onenak herritarrentzat erosoenak diren arren, kontuan hartu behar dira baita ere irizpide orokorrak, hala nola, gertutasuna, inori kalterik ez eragitea edo biltzaileak sarbide erraza izatea.

Oposizioko kide batzuk etxeetako fatxadetan zintzilikatzekoak jartzea ukatzeko egin duten deialdiaren inguruan, Udaleko teknikariek ez diote garrantzirik ematen, oinarri juridikorik ez duelako. “Ordenanzas Generales de la Revisión de las Normas Subsidiarias de Planeamiento Municipal de Hernani” delakoaren 94.1 artikulua ezin argiagoa da:

“Artículo 94. Colocación de elementos de servicio y señalización en fachadas. Apartado 1.- El Ayuntamiento podrá instalar, suprimir o modificar, a su cargo, en las parcelas de uso residencial, y los propietarios vendrán obligados a consentirlo, soportes, señales y cualquier otro elemento al servicio de la ciudad.

Ondorioz, Udalak ez du auzo-bileren baimenik behar etxetako fatxadetan zintzilikatzekoak jartzeko.

Hernaniko bizilagunek orain dute aukera proposatzen zien kokapena ezagutzeko, gehien komeni zaien erabakitzeko eta egokia baderitzote proposamen alternatibo bat egiteko. Modu eraikitzailean pentsatzen dugunean guztiok gara irabazle.



Normaltasun osoz egiten da atez atekoa Naguya hirian.  Gogoratu Japonia dela errauste-plantekin gehien zigortutako herrialdea eta horregatik errauste-planten aurkako mugimendu indartsuak sortu direla. Ez da harritzekoa beraz, atez atekoa japonian ikustea, urteak baitaramatzate errauste-plantei alternatibak bilatzen, bizilagunen osasuna mehatxatzen ez dutenak.

P1190199Gaur hasi dira etxeko konpostatze ikastaroak, goizez eta arratsaldez, eta ostegunerarte jarraituko dute. Gida eta konpostadorarekin batera, informatzaileek hainbat aholku praktiko eman dizkiete ikastarora hurbildu diren bizilagunei.

Irudian ikus ditzakezue atez ateko bulegoko Eneritz eta Xabat etxeko konpostagailua nola montatu azaltzen.

gehiago irakurri

kalean botata2 Noticias de Gipuzkoa eta Diario Vasco egunkarietan irakurri dugu Donostiako Udalak salaketa jarri diela hondakinak arauz kanpo utzi dituzten 65 herritarri (10-01-08). Aurreko urtearekin alderatuta, horrek %30eko igoera suposatzen du. Neurri horiekin jarrera ez-zibikoak gainditu nahi dira, ezin baita onartu edozein motatako hondakinak, edozein ordu edo lekutan botatzea, bilketa sistema dena delakoa izanda ere, dela edukiontziena dela atez atekoa. 

HalifaxCitadelHillBai, bai, preziklatu, ‘P’rekin. Halifax-eko udalaren web gunean aurkitu dugu, 300.000 biztanle dituen Kanadako hiriburu bat. Urteak daramatzate atez ateko hondakin bilketa egiten eta beren web orrian (ingelesez) ‘preziklatzeko’ aholkuak ematen dituzte, hau da, hondakinak ez sortzeko prebentzio arau sinpleak.

 IMG_0009 Hernani eta Oiartzungo jubilatuak Usurbilen izan dira atez atekoa bertatik bertara ikusten. Gaur astelehena organikoa tokatzen zenez zintzilikarioak kubo marroiez jantzita zeuden. Kaleak garbi eta txukun eta usainik ez.

gehiago irakurri

Ngelwezane_incineratorGaurko Berriak argitaratu duenez, Proiektuak Europako legedia urratzen duela salatu dute azpiegitura eraikitzearen aurka dauden taldeek.

gehiago irakurri

elkdigitalaBanner186Xabier Mikel Rekondo Usurbilgo alkateak atzo baloratu zituen Aztikerren ikerketako datuak. Usurbilgo Udalak Aztikerri inkesta bat enkargatu zion usurbildarrek atez atekoari buruz duten iritzia jakiteko, martxan jarri eta 6 hilabetetara. Eta, egia esateko, datuak esanguratsuak dira. Ateratzen den lehen ondorioa atez atekoa sistema erraza dela da. Usurbildarren 10etik 8k esaten dute sistema berrira arazorik gabe moldatu direla, ondo edo oso ondo. Hernanirentzat garrantzitsua den bigarren ondorioa berriz herri galdeketari buruzkoa da. Galdeketa egitekotan atez atekoa behin martxan jarri ondoren egin behar da. Ondorio hori alkateak berak aipatu zuen, datuak erkatu ondoren: “Behin sistema ezagutu ondoren aurretik alde zeudenetatik ia inork ez du iritzirik aldatzen, atez atekoaren alde jarraitzen du. Aldiz, aurretik aurka zeudenetatik laurden bat orain atez atekoaren alde dago, hondakinak kudeatzeko sistema egokia iruditzen zaio orain. Eta, esanguratsuena, atez atekoa martxan jarri aurretik biztanleen %40ak ez zuen iritzi jakinik. Jende asko da hori, atez atekoa ezagutzen ez zuenez zer iritzi ez zekiena. Behin sistema ezagututa ordea jendetza horretatik hiru laurdenak orain atez atekoaren alde jarri dira. Atez atekoa gustatzen zaie, ez zaie zaila iruditzen eta gainera lortutako emaitzak begibistakoak dira. Oso gustura gaude inkestaren emaitzekin, 15 urtetik gorako 10etik 7 lagun atez atekoaren alde daudela erakusten duelako. Eta 10etik 8k esaten dute, emaitzak ikusita, egindako ahaleginak merezi izan duela eta egiten ari direnaz harro agertzen direla ” Datu hauek guztiak argigarriak dira hernaniarren borondate onaz baliatuz zenbaitek Usurbili buruz zabaldu dituzten hainbat mito urbano bertan behera botatzen dituelako. Hortaz, garrantzitsua da jakitea Hernanin atez atekoari buruz galdeketa egin beharko balitz hura atez atekoa martxan jarri ondoren egin beharko litzatekeela, hernaniarrek atez atekoak praktikan nola funtzionatzen duen ezagutzen dutenean. Jendeari aukeratzeko eskatzea ondo dago, eskakizun hori orain arte galdeketa guztiak ukatu dituztenek egitea harrigarria egiten bada ere. Baina jendeak aukeratu dezan, aukera onena egin dezan, aurretikhorri buruzko  informazioa eta ezagutzaosoa  ematea ere beharrezkoa da.

IMG_0204Jordi Colomer  San Marko komunitateko teknikariak gezurtatu egin ditu oposizioak prentsa lokalean zabaldu dituen hainbat datu. Izan ere, Jordi izan zen Vilassar de Mar-en atez atekoa martxan jartzen lagundu zuen teknikaria eta bost urtez egin zuen han lan. Horregatik gaia gertu-gertutik ezagutzen du.

Gezurtatzea KRONIKAn eta DIARIO VASCOn atera da.

Jordiren prentsa ohar osoa (erdaraz) irakurri nahi izanez gero, jarrai irakurtzen…

gehiago irakurri

Artikulu interesgarria agertu da EROSKIren CONSUMER aldizkarian, atez atekoaren alde onak erakusten dituena. Merezi du irakurtzeak. Lagunen artean zabaltzeko ere merezi du.

Ez dugu guk esaten, EROSKIren  CONSUMER aldizkariak esan du, gero eta zabor gehiago sortzen dugu. Legeek kontrakoa egiteko esaten dute, eta zentzu arruntak dio joera hori ez dela inolaz ere jasangarria. Ba guk gero eta zabor gehiago sortzen jarraitzen dugu. 1995 urtean biztanleko 378 kilo urtean sortzen bagenituen, 2007 urtean 588 kilo urtean sortu genituen. Ez da alde makala. Atez atekoarekin berriz zabor horren %80 gaika jasoko genuke, ondoren birziklatu eta berrerabiltzeko. Horretaz gain, herritarren kontzientzia lantzen jarraitzen badugu eta zabor gutxiago sortu, hain kaltegarria zaigun eta gure osasuna mehatxatzen duen joera horri buelta eman geniezaioke. 

1.orrialdea. Denera: 212Hurrengoa »