Parte hartze prozesuan erabakiko da funtzionamendua

Parte hartze prozesuan egingo diren bileretan erabakiko dira funtzionamenduaren nondik norakoak. Hemen informazio gehiago.

IMG_0198Norbaitek etxekolanak eginda dakartzanean igarri egiten da. Egingo duen galderaz ziur egoten da. Ba gaurko saioan 42 galdera kontatu ditugu, ongi zuzenduak, atez atekoa ezartzen denean biziko ditugun egoerei buruzkoak. Dendariak etorriko denaren inguruan pentsatzen jarri direla eta galdera erabat egokiak egin dituztela ikustea pozgarria da. gehiago irakurri

IMG_0192Atzo aurkeztu zien udalak bere proposamena baserritarrei. Kamioia ez da nekazalgunetik egunero pasako eta hortaz bilketa ez da atez ate egingo. Hori egitea garestiegi aterako litzateke eta gainera denbora gehiegi eramango luke bilketa horrela egiteak. Udalaren proposamena nekazalguneetan biltegiak irekitzea da, aukera emanaz nahi dutenean bertaratu eta hondakin bakoitza dagokion tokian jartzeko. Biltegitako sarrera baserritarrei mugatuko litzaieke eta txartel bidez bakarrik irekiko litzateke, hondakinen sailkapena ondo egiten dela bermatzeko.

gehiago irakurri