IMG_0042Gaur eman dute prentsaurrekoa Marian Beitialarrangoitia alkateak, Ricardo Ortega San Marko Mankomunitateko lehendakariak, Unai Erroizenea eta Juan Karlos Plazaola zinegotziek, Hernanin atez ateko gaikako hondakinen bilketa maiatzaren 9an hasiko dela iragarriz. Hemen prentsaurrekoan esandako guztia: gehiago irakurri

P1190199Gaur hasi dira etxeko konpostatze ikastaroak, goizez eta arratsaldez, eta ostegunerarte jarraituko dute. Gida eta konpostadorarekin batera, informatzaileek hainbat aholku praktiko eman dizkiete ikastarora hurbildu diren bizilagunei.

Irudian ikus ditzakezue atez ateko bulegoko Eneritz eta Xabat etxeko konpostagailua nola montatu azaltzen.

gehiago irakurri

Compostadora_320_g Abenduaren 31ean bukatu zen autokonpostatzeko kanpainan izena emateko epea. Guztira 141 lagunek eman dute izena. Zenbaki inportantea da, lehen kanpaina honen arrakasta erakusten duena, udalaren gonbidapena jaso dutenetatik heren bat apuntatu baitira lehen takada honetan. Udalak egindako aurreikuspenen arabera, Foru Aldundiari 100 autokonpostagailu eskatu zitzaizkion. Eskaria ikusita, orain gehiago eskatu beharko dira.

Familia hauek guztiek urtarrilean ikastaro bat jasoko dute, %40ko hobaria izango dute hondakinen tasan, autokonpostagailua lortzeko aukera izango dute eta gainera aholkularitza jarraia izango dute. Lehen kanpaina honetan izena eman ezin izan dutenek aurrerago ere izango dute aukera kanpaina berrietan parte hartzeko.

IMG_0300Ingurumen Sailak jubilatuentzat Usurbilera irteera antolatu du, atez ateko bilketa bertatik bertara ezagutu dezaten. Bisita harrera batekin hasiko da, Usurbilgo jubilatuek Hernaniko eta Oiartzungo jubilatuak hartuko dituzte. Ondoren, jubilatuak herrian zehar ibiliko dira atez atekoak nola funtzionatzen duen ikusteko, bilketa, zintzilikarioak, larrialdi guneak eta zakarrontziak. Bisita urtarrilaren 4an izango da, astelehena, eta autobusa Atsegindegitik aterako da, anbulatorio paretik, goizeko 9tan. Izena emateko Goiz Eguzkira jo behar da.

IMG_0187Bukatu dira lehen errondako auzoz auzoko bilerak eta aste honetan udal korporazioa baserritarrekin eta dendariekin bilduko da, haien iritzi eta kezkak zuzenean entzuteko eta irtenbideak guztion artean adosteko.

Ostegunean berriz herri batzarra egingo da, lehen bilera erronda baloratu, auzoz auzoka eta sektoreka atera dena bateratu eta bigarren bilera erronda aurkezteko.

Gaur, astelehena, 19:30, Biteri Kultur Etxean, LANDA EREMUA: Martindegi auzoa, Akerregi auzoa, Osinaga bailara, Epela auzoa, Fagollaga auzoa, EreƱotzu auzoa, Pagoaga bailara, Jauregi bailara.

Bihar, asteartea, 20:00, Biteri Kultur Etxean, dendariak. (Oharra: adi orduarekin, 20:00tan hasten baita).

Ostegunean, 19:30tan, Sandiusterrin, PLENARIOA.