Leku honetan maiztasunez egiten diren galderak erantzungo ditugu.

Sistema berria da, eta dudak ugariak dira. Baina denen artean gure kezka eta galderak aztertuko ditugu, sistemaren onerako.

Bidali zure galdera HEMEN



Ikusi: Herritarren galderak | Zalantzak argitzen | Denak

kaixo, mi pregunta o sugerencia es que pienso k la fraccion de plastico y envases tendria k tener un dia mas para sacarlo, ya que desde el jueves noche k se saca hasta el lunes noche son 4 dias y creo k hoy en dia se generan este tipo de residuos constantemente y de esa manera pienso que se sacarian bolsas mas peke?k ayudarian a los operarios para la recogida mas agil, por ejemplo el sabado k es el dia de recogida del rechazo incluiria tambien el de envases ligeros asi habria entre el jueves y el lunes otro dia intermedio,para terminar os dire que al principio yo era uno de los muchos k no confiaba en este sistema del puerta a puerta, pero a dia de hoy creo kes positivo y k es cuestion de acostumbrarse y cambiar de habito poco a poco, un saludo

tarkus

En el cursillo de autocompostaje se nos comentó la intención del Ayuntamiento de preparar un espacio en el que la gente que genera demasiada hierba para su autoconsumo al compostar la pueda depositar allí y por el contrario, los que tenemos terrenos muy pequeños y necesitamos más hierba que la que producimos podamos recogerla cuando necesitemos. ¿se sigue trabajando en esta idea? ¿se ha avanzado algo al respecto? Eskerrik asko

ane

Kaixo. Berriro ere nire galdera egin beharrean aurkitzen naiz zalantzak argitzea lortu ez nuen eta. Etxeberri etxe multzoan zeuden zaborrontziak non daude? Baliteke pasara leku ez izatea baina benetan diot oso erabiliak zirela. Bestalde zaborrontzien desagerpenaren arrazoia ezagutzea gustatuko litzaidake.

turista

Ikusita eta irakurrita dago zuen erantzunek galdera berriak sortzen dizkidatela. Papera nola atera eta soka erosi beharrari buruzko nire aurreko galderari galderari erantzun diezue 'soka merkea, asko irauten duena eta birziklagarria' dela. Egiatan erosten duguna konsumitzeko da eta hondakinak ondoren sortzen dugu. Hondakinak ez ditugu erosten. Merkea izatea nire galdera baiezten duen erantzuna da: Zergatik erosi behar dut bota beharreko produktu bat? Sokarena plastikozko poltsena bezala da eta kontraesanean sartzen da teorian kontsumoa murriztu beharko lukeen sistemarekin. Kalkulatu duzue sistema honek sortzen duen gastu ekonomikoa?

Antonio

Kaixo, Hernanira maiz doan pertsona bat naiz eta atez-ateko sistema dela eta zaborrontzi ugari desagertu direla ikusi dut. Hernaniko komertzio batean erositako patata poltsa (esate baterako) bat amaitzen dudanean zer egin behar dut? Zentzugabekoa iruditzen zait nere etxera eraman behar izatea.

turista

Zintzilikatzekoa behean daukat, justu lurraren gainean gelditzen da eta ia egunero norbaitek poltsa HANDI bat uzten dit aldamenean. Nire kolgadoretik aldentzen dut pixka bat, baina beste batzuetan uzten duenak ni baino beranduago egiten du eta hor uzten du. Ez dakit nor den, agian ez da ezta eraikin berekoa, auskalo; aurrekoan ikusi nuen "gaizki utzia" jarrita daukala poltsa horrek eta nire zintzilikatzekoaren aldamenean zegoela jaso gabe. Beldur naiz ez ote zareten niri jartzen X horiek, nonbaiten (interneten...) begiratu al dezaket zenbat X ditudan? Berez, ez dut bat ere. Zer gertatzen da jasotzen ez duzuen poltsa horrekin? Udan hor jarraitu behar al du eguzkitan bizilagun guztion kalterako?

Amaia

Zergatik ez dira zintzilikatzekoen inguruak garbitzen? Non daude kale garbitzaileak?

Jone

Nik beti birziklatu det hainbeste txorakeri gabe. Oso haserre nago, zerrikeri bat iruditzen zaidalako kubo marroien kasuan. Kuboa jetsi, hurrengo egunean bila joan eta organikoko arrasto pila gelditzen da kuboetan. Ez al dezue pentsatu, espatula edo zerbait erabiltzea kuboak ondo garbitzeko? Badakit lana mantxotu egiten duela, baino etxea berriz organikoko arrastoak igotzea ez da oso atsegina. Gainera arazo honengatik ezin dugu kuboa garbitu, askori entzun bait diot arazo berdina. Azkenean moskeatu eta ondoko herrietara eraman beharko dugu zoritxarrez. Ba al duzue arazo hori konpontzeko asmoa?

JONE

Pipak nun dijoazte? rechazo edo organiko?¿skerrik!

Nerea

Azken galdera erantzun batean sakonduaz, papera/kartoiari dagokiona hain zuzen, eman duzuen erantzunak harritu egin nau. Diozuenez ezin dira plastikozko poltsak erabili, baina orduan zer? Soka erosi (osagai plastikorik ez duena, suposatzen dut) eta pakete bat egin? Paperezko poltsak ematen dituzten tokietan bakarrik egin erosketak? Sokari dagokionez, kontraesana iruditzen zait botatzeko zerbait erosi beha dugula esatea. Ez da bakarrik hondakinak gehitu egiten direla, gastua ere gehitu egiten da.

Antonio

Nola funtzionatuko du hondakinen bilketak San Juan jaietan?

bea

Aurreko erantzun batean papera ateratzeko poltsa berrerabilgarriak erabiltzeko aukera baloratzen zen. Irtenbide egokia iruditzen zait, bilketa mantxotu badezake ere. Izan ere, ez al du bilketa mantxotzen euria egiten duenean kalean sortzen den pasta-antzeko horrek? Zenbat paperezko poltsa erortzen dira lurrera urak ematen dien pisuaren ondorioz? Edo plastikozko poltsetan ateratzen ditugunean eta biltzaileek jaso egiten dituztenean? Hau komentatzen dizuet gaur gauean pasa zaidalako eta ez delako lehenengo aldia. Animo eta ea guztion artean argia piztea lortzen dugun. Eskerrik asko.

javi

Ez dakit non jarri hurrengo hau: 1.- Zapatillas deportivas. Puskatuak daude eta arropa birziklatzeko ontzietan.. beste norbait aprobetzatzeko ez daude eta. 2.- Dutxako kortin bat. 3.- Arropa zaharra eta puskatua. Mila esker

elena

Fregonan burua nora bota behar da?

Joxe

Kristalezko baso hautsiak nora bota behar dira?

Ander

Hernaniko Garbigunea non dago zehazki? Prest al dago jada gauzak hara eramateko? Hala ez bada, noizko izango da prest?

A.N.

Nora botako dut karton pluma? Azala paperezkoa da baina barrukoa ez. Eta enbalajeen porexpana? Eskerrik asko.

Amaia

Post-it erako paperak reziklatzen dira paper bezala? Edo nora bota behar dira? Gutunazalak izaten dute tira autoadhesibo non botatzen dira?

Ixiar

Hondakinen zerga ez ordaintzeagatik posible da ontzi marroia konfiskatzea?

inaki

Parrandazaleren baten erruagatik ontzi marroia desagertu edo lapurtu egiten badute, non eta nola lor dezaket beste bat?

inaki

Kaixo. Aurreko galdera batean irakurri nuen: Zer egin behar dut egurrezko ontzi arinekin, marrubienak etab? Eta erantzuna zen: 'bakarra edo bi badira errefusera. Asko badira Garbigunera." Arazoa zein izan den jakin nahiko nuke, datorren larunbatean berriz ere atera dezakedan jakiteko.... Mila Esker.

Javier

Pare bat egun daramatza nire aitak goizeko 6ak aldera zaborren kamioia Karmelo Labakako edukiontzi soterratutatik zaborra ateratzen ikusten. Ateratzen dituzten poltsa guztiak kolore berekoak direla dio. Zertarako erabiltzen dira orain edukiontzi soterratuak? Zer jasotzen du kamioiak bertatik?

Amaia

Zein da 'errefusa' frakzioaren funtzioa egutegian?

inaki

Astelehenean organikoaren ontzia jasotzerakoan ohartu ginen ez zegoela erabat hutsa eta oraindik arrastoak geratzen zirela... horrek sortzen zuen usainarekin. Zer egin behar dugu horrekin? Biltzaileek ahalegin handiagoa egin beharko lukete kuboak garbi uzten. Eskerrik asko.

zugo

Gaur jaso dut ontzi arinen rafiazko poltsa eta garbitu zitekeen ez zenekitela esan zenidatenez, froga egitea erabaki dut. Programa laburrean garbitu dut eta aguantatu du. Beraz, garbigailuan garbitu daiteke. Hori bai, badaezpada bakarrik garbitu dut. Hau da gerbitu nahi dutenentzat. Eskerrik asko

paula

Zintzilikatzeko batzuren kokalekua gatazka iturri gertatzen ari da, egunak pasa ahala zaborren foko bihurtu direlako (poltsak, objektuak...). Gainera puntu batzuk jasotzea pasa egiten zaie askotan. Zintzilikatzekoak leku egokiago eta ikusgarriagoetan jartzea pentsatzen ari zarete? Hala bada, noizko kokaleku berriak?

Antonio

Atzo ez nuen organikoen ontzia jeitsi. Goizean etxetik atera naizenean ikusi dut norbaitek eseki dituela poltsa batzuk niri dagokidan tokian. Zer egin behar da kasu horietan? Suposatzen da bakoitzak bere tokian utzi beharko zituela jeitsitakoak, ezta?

A.N.

Pasa de ostiralean biltzaileek ontziak alderantziz jarri zituzten. Modu egokia iruditzen zait ontziak jaso direla jakiteko, baita beraientzat ere, horrela ez dira despistatzen. Zergatik ez dugu mantentzen? Bestalde, ez dugula behar bezala bereizi dion pegatina jartzeaz gain, egokia litzateke azaltzea zergatik ez duten jaso. Izan ere, pertsona bate birziklatu nahi badu eta ez badaki zer egin duen gaizki berriz ere gaizki egiten jarraituko du.

Txuli

Bizilagun batzuk nahita egiten ari dira atez atekoa gaizki egiten, eta horrek egunetan jaso ez diren zabor-poltsak egotea dakar, guztioi eragiten digun kaltearekin. Haien partetik arduragabekeria izugarria iruditzen zait eta Udalak esku hartu beharko luke. Beharbada goizegi da isunak jartzeko, baina ez da goizegi nor diren jakiten saiatzeko. Noizko pentsatzen duzue hori egitea, egiteko asmorik baduzue?

Txuli

Zer gertatzen da martxan ez dauden lokal komertzialekin? Zaborraren zerga ordaindu arren, zaborrarentzat kuborik eta zintzilikatzeko tokirik ez daukate. Zaborra etxera eramateko esan digute. Eta etxea eta lokala gertu ez badaude zer egin behar dugu kalean gora zaborrarekin ibili? zergatik zerga ordaindu arren, ez dugu kuborik? Arazo hori konpontzeko intentziorik ba al duzue?

Saltzaile ohia

Gure etxeetan jaso dugun kodearekin batera datorren barra kodeei buruz galdetzera nator berriz ere. Zuen erantzunean diozue 'ontzi bakoitza bereizteko balio duela'. Honi buruz esan nahi dizuet errejistroan datorren zenbakia ontziari dagokion zintzilikatzekoan agertzen den kode bera dela. Esan nahi dut, ontziak bata bestearengandik desberdinduta daudela. Barra kode hori, ontzia dagokion etxearen datuei lotuta al dago? Galderaren zioa sinplea da, kode irakurtzaile (eramangarri) arrunt batekin erraz kontrolatu eta identifikatu daitezke intzidentziak.

Antonio

Ontzientzako rafiazko poltsa horia garbigailura sartu daiteke? Nik trapua pasatzen diot baina garbitu ahal izatea askoz hobeto litzateke. Eskerrik asko eta jarraitu horrela bide onetik goaz-eta.

paula

Niri oso korapilatsua iruditzen zait papera/kartoia asteartetan ateratzea, beti daudelako paper zati txikiak, zintzilikatu ondoren erortzear geratzen direnak. Norbaitek proposatu du paperezko poltsa berrerabilgarriak erabiltzeko aukera, ideia ona iruditzen zaidana, baina baita ere zera galdetu nahi nuke: zergatik ez dugu edukiontzi urdina errekuperatzen? Horrela papera/kartoia birziklatzeko sortzen diren arazo logikoak ekidingo genituzke eta gainera papera/kartoia egun bakarrean jasotzean gutxiegi iruditzen zait. Eskerrik asko.

maika

Organikoaren ontziek identifikatzeko kodeaz gain, beste kode bat dute, kasu honetan barrazkoa. Zertarako da?

Antonio

Kaixo. Paperezko poltsa ateratzen badut papera jasotzea tokatzen denean, poltsa bueltatuko didate? Eskerrik asko eta animo!!!

NI

Kaixo mesedez, zein egunetan atera behar ditut organikoa, errefusa, papera eta ontzi arinak? Iritsi zitzaigun informazioa baina berandu eta ez zitzaigun iritsi zein egunetan zer atera. Eskerrik asko eta agur bat!

carolina

Bart gauean ez didate ontzia jaso eta goizean beteta aurkitu dut. Asteazkenean aterako dut berriz ere. Panelaren atzean daude lau zintzilikatzekoak, aurreko batean jaso zituzten. Hemen idazten dizuet ez dagoelako telefonoz zuekin hitz egiteko modurik. Kritika eraikitzailea da, ulertzen dudalako hasiera dela. Hau Oblatosen pasa da. Eskerrik asko!

paula

Iradokizun bat: ezin al da jakin, web bidez edota bestelako teknologia berrien ildotik, egunez egun Hernaniarrok birziklatzera botatzen dugun zaborraren berri? Nik uste dut indize eta estatistikek kontziantzia hartzen lagunduko liguketela, eta aurka daudenei ere ekimenaren balioa erakusteko tresna izango litzatekela. Eskerrik asko.

Beltza

Posteen behekaldeko zintzilikatzeko bat tokatu zait. Aurreko egunean txakur batek txiza egin zion.... Ezin dira hautsa batzuk bota txiza egin ez dezaten?

Andoni

Nola garbitu behar dut organikoaren ontzia? Ura horretan gastatzea ura xahutzea iruditzen zait... zer aholkatzen duzue?

Andoni

Kaixo gaur 14 da eta oraindik gune batzuetara ez dira kodeak iritsi. Noizko uste duzue iritsiko direla pegatina guztiak?

unai

2garren eguna organikoa jasotzen, eta 2garren eguna Orkolaga kalean jaso ez dutena. Lagun batek esan zidanez bere kaletik 8t'erdiretan pasa ziren zabor organikoa jasotzera. Nik ezin dut 7t'erdiak baino beranduago jaso kuboa. Ez al dute lehenago pasa behar? Zer egin behar dut, hor utzi kuboa eta arratsaldean jaso?Ez zait iruditzen aproposena.

Ion

Zabor organikoak jaso diren 2garren egun honetan, zuek esanda bezala, 8:00 tan pasa omen dira Orkolagatik. Baina kubo guztiak ez dituzke hustu, nirea eta bizilagun pare batzuena gutxienez ez. Iada, usteltzen ari diren ondakin organikoz betea dagoen kubo bat daukat etxean aurreko larunbatetik. Zergatik izan daiteke hau?

Ion

Sorpresa hartu dut jendeak zabor poltsak, organikoz eta beteta, eurenak ez diren poste ondoan jartzen ikusi ditudanean. Nola jokatu behar dut norbait harrapatzen badut horrelako zerbait egiten nire zintzilikatzekoan? Eta beste norbaiten zintzilikatzekoan bada? Beste galdera bat, egun batean organiko asko sortu eta ez bada ontzian kabitzen... atera ditzaket bi ontziak, bat zintzilikatzekoan eta bestea lurrean? Eskerrik asko

Darko

Victor Hugo kalean, organikoaren bigarren eguna, ontzi batzuk jaso dituzte eta beste batzuk ez. Zehazki nire ontzi atzo gaueko 22:00tatik dago.

javi

Jakin nahiko nuke zergatik ez didaten gaur gauean organikoa jaso. Ez naiz bakarra izan, ontzi batzuk jasota zeuden eta beste batzuk ez. Orain zer egin behar dugu?

gemma

Galdera bat daukat. Zergatik banatu behar ditugu papera eta kartoia?

eva

Kaixo, zalantza bat daukat. Zer egin behar dut marrubi, naranja eta halakoentzako egurrezko kaxarekin? Eskerrik asko

ane

Janaria zuzenean ontzian uztea zikina iruditzen zait, eta garbitu arren beti geratzen da bakteriaren bat, ez da ijienikoa. Poltsa bat itsastea pentsatu dut, zinta batekin lotuta. Egunero aldatuko nuke. Egin dezaket? Irtenbide garbia eta erraza iruditzen zait.

Cibeles

Plastikozko poltsak zenbaitetan organiko arrastoak dituzte, esaterako atzo marrubiz zikindutako poltsa bat izan nuen. Ontzi arinetara bota aurretik garbitu egin beharko genuke?

Ainhoa

Antziola auzoan obrak egiten ari direnez ez dira zintzilikatzekorik jarri. Baina edukiontziak erretiratu dira. Non uzten ditugu hondakinak?

M

Lehenengo eguna eta inor ez da pasa Orkolaga kaletik organikoak jasotzera. 7:30-retan jaso behar izan det kuboa lanera banindoalako. Zer egin behar nuen? hor utzi egun osoan?

Ion

Hemen zalantza batzuk: Nora bota behar dut arropa zaharra, tela zatiak, zapatak...?

Juankar

Zalantza gehiago. Fregonak non bota behar ditugu? Bi material desberdinekin eginda daudelako diot. Eta desmakilatzeko kotoia?

Juankar

Sistema honekin ez al gatzaizkio balizko lapurrei esaten eraikin batean ez dagoela inor -adibidez udaran-? ez gara ari gure irtenaldien aldirokotasuna erakusten?

L.H.

Aurreko galderari erantzunez, esan behar dizuet Elkano kalean agertu zirela barreiatuta eta nahastuta edukiontzien edukiak. Nire paper batzuk hartu nituen txikitzera eramateko. Badakit birringailua dagoela Biterin baina zein da bere ordutegia?

Antonio

Duela hiru urtetatik nire birziklatze sisteman plastikozko poltsak 'historiara' pasa ziren. Orain dilema baten aurrean aurkitzen naiz, plastikoak eta abar banatuta atera behar ditut zintzilikatzekoetan, aurretik edukiontzi berezi batean eramaten nituen baina orain ezin dut. Zein irtenbide ematen didazue?

Antonio

Pentsatu duzue kontu honekin alkatetza jarri duzuela jokoan?

maite

Astelehena hilak 10 eta oraindik ez dakit ontzia non jarri behar dudan... noiz iritsiko dira Bestizan-Florida-Etxeberriko kodeak?

Luisma

Akuri bat daukat eta egunero bere kaxa garbitu behar dugu; frutak, barazkiak... organikora bota eta gero, geratzen dena zera da: bere pentsua eta egunkariak eta lastoa, azken hauek kaka eta pixaz beteak. Dena errefusara doa? Egunero egunkari oso bat zikintzen du, hortaz, pixohialak bezala egunero atera dezaket? edo behin astean izugarrizko tamaina duen zaku bat utzi behar dut zintzilik eta beheko bizilagunaren zintzilikatzeko espazio inbaditzen?

Amaia

Aurreko egunetan ondo sailkatutako hondakinak, edukiontzitatik atera dira eta igande goizean dena errefusa balitz bezala jaso da. Azalpenik badago horretarako?

Antonio

Poste metalikoen arteko distantzia ezartzen duen araurik badago?

Antonio

Papaten zakua nora doa?

eli

Zergatik erretiratu dira edukiontziak maiatzaren 8an, atez atekoa maiatzaren 9an hasten bada? Noiz jasoko dira herrian zehar dauden zakarrak?

BELINDA

Kaixo, Bestizan kalean bizi naiz eta ontzietan jartzeko pegatinak noiz iritsiko diren jakin nahiko nuke. Dagoeneko hilaren 7a da eta oraindik ez dira iritsi.

Unai

Jakin nahi dut ea zuena ez den poltsa berrerabilgarri bat erabili dezakedan. Merkatuan badaude poltsa erabilgarriak zuenak baino ekonomikoagoak.

pili

Arkatzak zorroztean sortutakoa nora bota behar da?

Jon

Kaixo, oso erosoa irudituko litzaidake poltsa berrerabilgarriak erabiltzea papera eta kartoia ateratzeko. Ez da erraza paperezko poltsak lortzea eta soka batekin lotzea zaila izan liteke, batez ere tamaina ezberdineko paperak lotu behar direnean. Posible litzateke papera ateratzeko ere poltsa berrerabilgarriak erabili ahal izatea? Eskerrik asko.

ane

Zer egin behar dut ez badu hondakin organikoentzako ontzirik lortu? Nire kasuan, urteak daramatzat ontzi sailkatuak erabiltzen, gaikako bilketa egiten den herrialde askotan homologatuta daudenak. Baina ez ontziok ez zaizkit zintzilikatzekoetan sartzen.

Antonio

Atez ate jasotako organikoa konpostatze plantara bidaliko denez, niri dagokidan konpost zatia jaso dezaket?

ISABEL

Zer egin behar da kafearen kapsularekin?

Bea

Ontzi arinak garbitu egin behar dira? Yogourtak, latak...

BEA

Kaixo, Ezin ditut hondakinak esandako orduan atera. Esan didate Akarregin larrialdi gune bat egingo duzuela. Zer egin behar dut, hondakinak kuboan eraman? Norbait egongo da gune horretan? Tasa bera ordaindu behar dut?

ibon

Ordutegia bete ezingo dudalako, larrialdi guneetara zaborra eramateagatik zabor tasaz gain gehiago ordaindu beharko det?

Jone

Gutunazal askok helbidea ikus dadin plastiko trasparente bat izaten dute. Saiatu izan naiz plastiko hori eta papera bereizten baina ezinezkoa da: paper zati bat plastikoari itsatsita gelditzen da, ezin da bereizi. Hau nora bota beharko genuke, ontzi arinetara? Errefusera?

Jone

Kaixo, nik ezin dut kuboa jaso egun hauetan, hemendik astebetera joan ezkero izango al dituzue?

jon

Nola identifikatuko dira kuboak? Noizko jakingo dugu zein den bakoitzari dagokion zintzilikatzekoa? Azkenik, jakin nahiko nuke, zer gertatuko den Lizarraga kaleko zintzilikatzekoekin, egun toki horretan obrak egiten ari baitira. Agur bat

Darko

Kaixo Plastikoa eta papera ateratzeko pote marroia erabili daiteke?

Mikel

Kuboen bila etxebizitzako titularrak joan behar du edo beste norbaiti delegatu diezaioke?

Miryam

[Bulegoak itzulita] Lehenik eta behin atez atekoari nire babes osoa eman nahi diot, orain artean ditugun aukeren artean hoberena delako. Baina guztion artean hobetu dezagun, kritika eraikitzaileak egin behar ditugu. Nire kritika zintzilikatzekoen arriskuaren ingurukoa da. Uste dut txapa mozteko laserra erabili dela eta, ez dakit norbaitek hatzak pasa dituen barnekaldetik, baina ebaki bat egiteko arriskua handia da. Ea guztion artean atez atekoa hobetzea lortzen dugun. Modu eraikitzailean kritika egitera animatzen dut jendea. Agur bat

Joxe Pavon

Plastikozko zeloa eta pegatinak nora bota behar dira? Eta aluminiozko papera?

Rdz

Pegatinak ontzi arinetara bota behar dira, edota papera dira? Edo pegata bera paperera eta atzekoa ontzi arinetara?

Patxi

Preserbatiboa errafusera bota behar da, baino bere bilgarria, ontzi-arinetara?

Patxi

Ontzi-arinak ezin dira kubo marroian atera? Horrera plastikozko poltsa gutxiago erabiliko genituzke. Papera ere ezin da kubo marroian atera?

Patxi

Konposta egiten duten familiek organikoa ateratzerik izango dute?

ni.

Zein neurri hartuko da nire pote marroia behin eta berriz desagertzen hasten bada?

Darko

Aurreko batean galdera bat egin nuen intimitaterako eskubidearen bermearen inguruan, uste dut galdera ez zela ongi ulertu edo ez zela erantzun nahi izan, nire galdera ez zen udalak inoren bizitza arakatzeko asmorik ote zuen, intimitaterako dudan eskubidea nola zaindu eta bermatuko duen baizik. Bestalde pozten nau udalak nire bizitza arakatu nahi ez izatea, baina nire zaborra denen bistan utzita "asmo gaiztoagoa" duen norbaitek ez egitea nahi nuke. Hor doa galdera berriro ere, NOLA bermatuko da intimitaterako eskubidea?

u.

Barruan jaboia geratzen zaien eta tapa kendu ezin zaien ontziak plastikozko ontzi arinetara bota daitezke?

ni.

Etxebizitza bakoitzeko zaborrak identifikatuko badira, Nola bermatuko da intimitaterako dugun eskubidea (zer egunkari irakurtzen dudan, esate baterako, edo hilekoarekin nagoela adibidez)?

U.

Irakurri dut ontziak 10 litrotakoak izango direla baina, zein neurritakoak?

JL

Non jarriko duzue konpostatze planta? Metanoa botako du? Usain txarrak botako ditu? Zinkuñagarekin badugu nahikoa usain txar.

ni

Beti esan izan da konposta egiteko ezin dela sukaldatutako gairik bota, olio eta grasek ez diotelako janari gordinari desegiten uzten. Gauza bera hezur eta haragiarekin. Sukaldatutako gaiak erabiliz sortzen den konposta kalitate eskasekoa izateko arriskurik ez dago?

Jose pavon

Etxean zalantzak sortzen zaizkigu gauza desberdinak ze ontzitara bota behar dugun jakiteko, banan bana galdetu beharko genituzke edo halako gida edo liburuxka bat argitaratzeko asmorik ba al dago? bestalde zalantzatan gabiltza autokonpostaren aldeko apustua egiteko, uste dugu etxeko balkoian lekua dugula bainaorain izena emateak gero ez badut bideragarria ikusten atzera pausua emateko aukera izango al dut? Mila esker eta animo!!!

Beñat

Nolakoak izango dira banatuko diren ontziak? Zein neurritakoak?

Mikel

Non eta nola utzi behar ditut erabilitako preserbatiboak?

I?

Kuboa behin jarrita eta bere edukia jasota, zenbat denbora gehiago pasa dezake zintzilikatzekoan?

alex

Zein da atez ateko bilketak herriko etxebizitzen balioan eragiten duten ondorio ekonomiko zuzena?

Nineu

Nola sartuko ditugu kubo txiki horretan tamaina ertain/handiko ontziak, esaterako, jostailuak, garbigailu, lixiba etab.? Kuboa desagertu egiten bada, non eska dezaket beste bat?

Alberto

Bi urte daramatzagu autokonpostatzen, eta bere garaian Diputazioaren ikastaroa egin genuen. Zer egin behar dugu orain hondakinen tasan hobaria lortzeko?

ane

[Bulegoak euskaratua] Udalak bizilagunak behartu ditzake euren fatxadetan zintzilikatzekoak jartzea?

Iñaki Arratibel, Hamaikabat

[Bulegoak itzulita] Bizi naitzen etxea oso txikia da eta zaborra atera arte gordetzeko tokirik ez dut. Zein irtenbide proposatzen duzue?

Antxon

Zaborra biltzeko lanpostuak sortuko dira?

jon

Non jarriko dira hain beste zabor-ontzi? Zer gertatuko da festa egunetan ontziekin? Kalean bera joan beharko gera haien bila? Ez dut esan nahi sistema txarra denik, Usurbilen ikusi det eta era guztietako iritziak daude. Baino Hernanin, jende asko gara, ondorioz ontzi asko egon beharko dira zintzilik kalean (a ze dekorazioa) eta festa eguneta (igandeak, san juanak, sidreriak) ontziak kalean zehar bukatuko dute, zabor guztia botata. Halako gauzen kontra, ze neurri hartuko dira? Erantzun zuen foroan eta eman dizuedan korreora ere mesedez. Eskerrik asko.

AlexHernanikoa

Naranja azalak, autokonpostadorara bota ditzaket?

Zalantzak argitzen

Zein izan da errauste-planten aurkako kanpaina handiena?

Zalantzak argitzen

Sukaldatutako gaiak autokonpostadorara bota daitezke?

Zalantzak argitzen

Bilketa FCC enpresak egingo du?

Zalantzak argitzen

Zergatik ezin dira erabili poltsa organikoak gai organikoa jasotzeko?

Zalantzak argitzen

Beira zergatik ez da atez ate jasotzen?

Zalantzak argitzen

Olioa atez ate jasoko da?

Zalantzak argitzen

Pilak atez ate jasoko dira?

Zalantzak argitzen

Arropa atez ate jasoko da?

Zalantzak argitzen

Animalien hezurrak konpostatzen dira?

Zalantzak argitzen

Zein dira errauste-plantak jaurtitzen dituen hondakin kaltegarrienak?

Zalantzak argitzen

Zalantzarik badut nora jo behar dut?

Zalantzak argitzen

Autokonposta nola egiten den ikasteko laguntza izango dut?

Zalantzak argitzen

San Markon lurperatu den zabor hori ondo bildu izan balitz, zenbat birziklatuko litzateke?

Zalantzak argitzen

Zenbat frakzio jasotzen dira berezita atez ateko bilketan?

Zalantzak argitzen

Zer da gai organikoa?

Zalantzak argitzen

2009an San Markoko zabortegia itxi denetik nora eramaten dira gure zaborrak?

Zalantzak argitzen

Zer da larrialdi-gunea?

Zalantzak argitzen

Zer lortzen da organikoa birziklatuta?

Zalantzak argitzen

Egungo zabor poltsetan zenbatekoa da organikoa, batazbeste?

Zalantzak argitzen

Gaur egungo zaborren kudeaketak araudia betetzen du?

Zalantzak argitzen

Ontzi arinak zer dira?

Zalantzak argitzen

Zertarako erabiliko da konposta?

Zalantzak argitzen

Zeri deitzen zaio ‘zaborra’?

Zalantzak argitzen

Organikoa jasotzeko zenbat kubo marroi banatuko dira?

Zalantzak argitzen

Ba al dago nahiko eskari Hernanin sortuko dugun konpost guztia erabiltzeko?

Zalantzak argitzen

Organikoa jasotzeko bi kubo marroi horiek ordaindu beharko dira?

Zalantzak argitzen

Atez atekoarekin zaborraren tasa igoko da?

Zalantzak argitzen

Sortzen ditugun hondakinetatik zenbat botatzen dugu zakarrontzira?

Zalantzak argitzen

Zenbat gai organiko jaso da Usurbilen atez atekoa martxan jarri denetik?

Zalantzak argitzen

Zer egin behar dut arrainak usairik ez botatzeko?

Zalantzak argitzen

Zenbat gutxitu da errefusa Usurbilen atez atekoa martxan jarri denetik?

Zalantzak argitzen

Atez atekoa martxan jarri denetik zenbat jasotzen da bereizita Usurbilen?

Zalantzak argitzen

Zer egin behar dut ontzi marroian dagoen organikoak usain gutxiago izan dezan?

Zalantzak argitzen

Zenbat zabor dago San Markoko zabortegian?

Zalantzak argitzen

Animaliek ez dituzte kuboak irekiko?

Zalantzak argitzen

Beira zergatik ez da atez ate jasotzen?

Zalantzak argitzen

Nola atera behar da papera?

Zalantzak argitzen

Komertzio eta jatetxeek larrialdi guneak erabili ahal izango dituzte?

Zalantzak argitzen

Ontzi arinak bota aurretik garbitu egin behar dira?

Zalantzak argitzen

Euria egiten duenean papera atera daiteke?

Zalantzak argitzen

Larrialdi-guneak irekita egongo dira?

Zalantzak argitzen

Zer egin behar dut kubo marroiak gainezka egiten badit?

Zalantzak argitzen

Oporretara banoa eta ezin badut atez ateko bilketa-ordutegia errespetatu larrialdu-gunea erabili ahal izango dut?

Zalantzak argitzen

Ontzi arinei papera kendu behar zaie?

Zalantzak argitzen

Autokonpostatzeagatik zenbateko hobaria izango dut?

Zalantzak argitzen

Ontzi arinei tapa kendu behar zaie?

Zalantzak argitzen

Hondakinak garbigunera eramateagatik ordaindu egin behar da?

Zalantzak argitzen

Arraskako trituradoran organikoa sar dezaket?

Zalantzak argitzen

Arropa botatzeko kontenedoreak kendu egingo dira?

Zalantzak argitzen

Kaleko zaborrontziak kendu egingo dira?

Zalantzak argitzen

Beira atez ate jasoko da?

Zalantzak argitzen

Poda txikitzeko makinarik egongo da?

Zalantzak argitzen

Paper garrantzitsuak txikitzeko aukera egongo da?

Zalantzak argitzen

Gaizki egiten duenari isuna jarriko zaio?

Zalantzak argitzen

Ontzi marroia puskatzen bazait edo lapurtzen badidate zer egin behar dut?

Zalantzak argitzen

Zein gaixotasun eragiten dituzte errauste-plantek?

Zalantzak argitzen

Zenbat kostako litzateke Zubietako errauste-planta?

Zalantzak argitzen

Zenbatekoa da errauste-planta baten biziraupena?

Zalantzak argitzen

Errauste-planta jarrita zabortegia behar da?

Zalantzak argitzen

Zer egiten da errauste-planta errentagarria izateko nahikoa zabor ez dagoenean?

Zalantzak argitzen

Nola lortzen da errauste-plantek tenperatura altuak izatea?

Zalantzak argitzen

Zein da errauste-planta gehien dituen herrialdea?

Zalantzak argitzen

Zein da errauste-plantek ingurunean eragiten duten ondorio ekonomiko zuzena?

Zalantzak argitzen

Zenbat frakzio jasotzen dira berezita atez ateko bilketan?

Zalantzak argitzen

(Bulegoak euskaratua) Birziklatu ezin daitezkeen hondakinak San Markoko zabortegira bidaliko direla erantzun zait. Zabortegi hori itxita dagoela kontuan izanda, zer ari zarete esaten, San Markoko zabortegia Hernanik birziklatu ezin dituen hondakinentzat bakarrik irekiko dutela?

Iñaki Arratibel, Hamaikabat

(Bulegoak euskaratua) Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko kide garen neurrian, gai organikoa Lapatxeko konpostadorara bidaliko bada (Azpeitira), zein da Hernaniko gai organikoentzako beste konpostagailu bat erakitzeko arrazoia? Ez al da alperreko gastu bat gehiago?

Iñaki Arratibel, Hamaikabat

(Bulegoak euskaratua) Usurbilgo Udalak emandako datuak ontzat hartzen baditugu, hilabete gutxian atez atekoarekin hondakinen %80a berezita jasotzea lortu da. Hernaniko atez atekoaren arduradunentzat ehuneko hori bada errefusategiak martxan jartzeko optimoa, ez al duzue uste lehenbaitlehen hasi beharko zenuketela errefusategientzako kokagune posibleak bilatzen? Epei dagokienez, kontuan hartu dira horrelako ekimenek behar izaten dituzten tramite administratiboak?

Iñaki Arratibel, Hamaikabat

(Bulegoak euskaratua) Errefusa kantitatea jaisten dugun bitartean, nora bidaliko ditugu birziklatzen ez ditugun hondakinak?

Iñaki Arratibel, Hamaikabat

(Bulegoak euskaratua) Euskadiko Auzitegi Gorenak gai organikoa tratatzeko autokonpostadora plantaren eraikuntza geratu duela kontuan izanda, zer egingo da Hernanin jasotako gai organikoarekin?

Iñaki Arratibel, Hamaikabat

(Bulegoak euskaratua) Errefus kantitatearen jaitsiera nabarmena.... jaitsierak nolakoa izan behar du zuen ustez horrela hartu ahal izateko?

Iñaki Arratibel, Hamaikabat

(Bulegoak euskaratua) Zein ehunekotan jaitsi behar dute birziklatu ezin daitezkeen hondakinek, 'errefus kantitatea nabarmen jaitsi dela' esan ahal izateko?

Iñaki Arratibel, Hamaikabat

(Bulegoak euskaratua) Hernaniko zein lekutan aurrikusten da errefusategia?

Iñaki Arratibel, Hamaikabat

(Bulegoak euskaratua) Nola ordezkatuko du atez atekoak errauste-planta, ezin bada %100 birziklatu? Zer egingo dugu birziklatu ezin daitekeen zaborrarekin?

Jon

(Bulegoak euskaratua) Hondakin organikoen kasuan, zein dira osasunarentzat dituen abantailak bertatik pasatzen garen bakoitzean muturrean izango baditugu? Txakur, katu eta arratoiez ez hitzegitearren, ez al da egokiagoa portaletatik urrun gune komun batzuk egokitzea?

Juan Antonio Torres Castro

Kaixo, Agenda arazoak tarteko, ezin dut niri dagokidan bilerara joan. Joan naiteke beste auzo bateko bilerara? Informazio berdina emango da bilera guztietan?

joana

Atez ateko telefonoa: 900 840 090

Hau da hemendik aurrera Hernaniko bizilagunek atez atekoaren inguruko edozein kontsulta egiteko erabili dezaketen doako telefonoa: 900 840 090.