YouTube Preview Image

Atez atekoaren lehen lau astetako emaitzak aurkeztu zituzten asteartean Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkateak, Izaskun Txintxurreta ingurumen zinegotziak eta Ricardo Ortega Sanmarko Mankomunitateko lehendakariak. Prentsaurreko horretan Izaskun Txintxurretak esandakoa jasotzen du bideoak. Irakurri nahiago baduzu, hemen: 

Atez ate egiten den hondakinen gaikako bilketa maiatzaren 9an abiatu zen Hernanin. Jasotako hondakinak egunero pisatzen dira. Argitu behar da pisaketaz ez dela Hernaniko Udala arduratzen, beraz, ez dira Hernaniko Udaleko datuak. Datuak iturriak Sanmarko Mankomunitatea, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa, Urnietako sailkapen planta eta Despanorsa dira. Datu hauek guztiak publikoak dira eta guk jaso ditugun bezala ematen ditugu aditzera.

Emaitza ikusgarriak lortu ditugu. Hilabete batek ematen duen perspektiba mugatua da baina hala ere emaitza ikusgarriak lortu ditugula esan dezakegu. Aurreikuspen baikorrenak bete ditugu, lehen hilabetetik gainditu dugu %80ko langa 2010eko urtarriletik maiatzera bitartean Hernanin %35a bildu da gaika. Atez atekoa jarri dugunetik gaika jasotakoak %81eraino egin du gora. Sekulako jauzia da, 46 puntuko gorakada.

Datu pozgarriena errefusaren beherakada izan da. 2009ko maiatzean  442 tona jaso genituen. Atez atekoaren lehen lau astetan 68 tona errefusa jaso dugu, sei aldiz gutxiago.Bestela zabortegira joango liratekeen 374 tona errefus bidaltzeari utzi diogu. Eta 374 tona hilero, urtearen bukaeran tona asko dira, zabortegira joaten ez direnak.

Egungo prezioekin, 126 euro tonako, errefusa hori ez sortzeagatik hilero 47.127 euro aurrezten ditugu errefusaren tratamenduan. Milioi erdi eurotik gora urtean.

Organikoa ia ez jasotzetik, ia organiko guztia jasotzera pasa gara. 2009 maiatzean 9 tona organiko bakarrik birziklatu ziren Hernanin, autokonpostatzeagatik. Atez atekoaren lehen lau astetan 161 tona konpostatu ditugu. Jauzia handia da.

Atez ateko bilketa 5. edukiontzia baino 12,4 aldiz eraginkorragoa da. Gipuzkoan 5. edukiontzia duten herri guztiak batuta 70 tona organiko biltzen dituzte. Usurbilek hilero 90 tona organaniko inguru jasotzen ditu. Horri Hernanik bildutakoa gehitzen badiogu, 251 tona ditugu 5. edukiontziak baino 3,6 aldiz organiko gehiago jasotzen ditugu.

Gipuzkoan 5. edukiontzia duten herrietan 87.275 biztanle bizi. Hernanin eta Usurbilen berriz 25.208. Gai organikoa Hernani eta Usurbilgo proportzioan jasota, Gipuzkoan 5. edukiontzia duten herriek hileko 870 tona organiko jaso beharko lituzkete, eta ez 70 tona orain arte bezala. Horrek erakusten du atez atekoa 5. edukiontzia baino 12 aldiz eraginkorragoa dela, jasotako organiko kopuruari dagokionez.

YouTube Preview Image

Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkateak atez atekoak lehen lau astetan eman dituen emaitzen behin-behineko balorazioa egin zuen. Lehendabizi herritarrak zoriondu zituen, aurreikuspen baikorrenak betetzearen meritua eurena delako. Lorpenen garrantzia azpimarratu ondoren, Gipuzkoako gainontzeko herriak gonbidatu zituen atez atekoa egitera, bere hitzetan “%80a birziklatzen duen herrialdeak ez duelako errauste-plantarik behar”.

Hemen duzue berak esandakoa irakurtzeko modua: gehiago irakurri

YouTube Preview Image

Ricardo Ortega Sanmarko Mankomunitateko lehendakariak Hernaniko Udala eta hernaniar guztiak zoriondu ditu lortutako emaitzengatik. Esan du Sanmarkoren ustez dagoeneko ez dagoela arrazoirik atez atekoa herri txikientzat bakarrik dela baieztatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiari atez atekoa jartzen duten herriei laguntzeko eskatu die eta Sanmarkok birziklatzen duen esperientzia zabala eskaini die, bidelagun izateko.

Jarraian Ricardo Ortegak esandako guztia irakur dezakezu: gehiago irakurri

DSCF1971

  Hernani Zero Zaborreko eta Jarraipen Batzordeko kideak bildu ziren atzo ekainaren 20ko manifestazioara deitzeko. Manifestazio horretan errauste programa atzeratzea eskatuko da.

E20 Atez Ateko Bilketaren Jarraipen Batzordeko eta Hernanin Zero Zaborreko kideek dei publikoa egin nahi diete hernaniarrei datorren igandean, ekainak 20, eguerdiko 12:00etan, Donostiako Bulebarrean egingo den manifestaziora hurbildu gaitezen. Egun horretarako “Osasunaren alde (Moratoria) Errausketarik ez” lelopean antolatu dute manifestazioa batetik Usurbilgo Ituna sinatu duten partidu, sindikatu eta mugimendu sozialek eta bestetik Errausketaren Aurkako Taldeen Koordinakudeak.

Honetaz gain, Jarraipen Batzordetik eta Zero Zabor taldetik proposatzen da  EKAINAREN 16an, ARRATSALDEKO 19:00tan,  BITERIKO ATARIAN geratzea manifestazioarako deia egiten duen argazki bat ateratzeko.

 30428_403087305741_155083970741_4019508_3157383_n Atez atekoaren abantaila ekonomikoei buruzko
jardunaldia antolatu du Sanmarko Mankomunitateak. Gipuzkoako Merkataritza Ganberan izango da ekitaldia, Donostian, ekainaren 18an, ostirala. Euskal Herri osoko udalak, alkateak, zinegotziak eta ingurumen teknikariak daude gonbidatuta.

Greenpeacek Hernaniko atez atekoa babestu du

Aurreko ostiral gauean Julio Barea etorri zen Hernanira, GREENPEACEn izenean, atez atekoak nola funtzionatzen duen bertatik bertara ikustera. Marian Beitialarrangoitia alkatearekin eta Izaskun Txintxurreta ingurumen zinegotziarekin batera herriko kaleetan zehar ibili zen zintzilikatzekoak ikusten. Hernaniko hondakinen bilketari buruzko xehetasun guztiak jakin nahi zituen, atez atekoa “herri guztietara esportatu beharra” ikusten baitu.

Bisitaren ostean  elkarrizketa labur hau grabatu genuen berarekin: 

YouTube Preview Image

Igande honetan Errausketarik ez! eguna ospatuko da Orion

IMG_0890 Zubieta auzoan, Oriotik zazpi kilometro eskasera eraikitzera doazen errauskailuaren aurkako adierazpenen eguna izateaz gain herriko hondakinen kudeaketaren gaia ardatz hartuta hainbat ekintza egingo dira.   gehiago irakurri

10. eguna Hernanin hondakinak atez ate biltzen

YouTube Preview Image

Via Hernani Zero Zabor

IMG_0464 Hondakinen atez ateko bilketa martxan jarri eta  astebete pasa denean Hernaniko Udalako Ingurumen zinegotziak bere poza adierazi du egun batetik bestera birziklatze kopuruak eman duen gorakadagatik. “Eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei hondakin mota bakoitza dagokion egunean eta ondo berezita ateratzen dutelako. Herritarren ahaleginari esker lehen egunetik hasi gara emaitza bikainak lortzen, bai bildutako hondakin kopuruan eta baita hondakin horien kalitatean ere”.

Era berean herritarrei hasiera honetan “pazientzia izateko” eskatzen die. “Edukiontzien sistematik atez atekorako jauzia ikasketa prozesu bat bezala ulertzen dugu, guztiok ari garelako atez atekoaren funtzionamendua ezagutzen, Udalak, herritarrak eta biltzaileak. Guztion artean egunetik egunera ari gara sistema hobetzen.

Bilketan arazoak

Jaso diren inzidentziei bizkortasunez erantzuten zaie. “Arazo normalak dira, hondakinak bilketzeko modu berri bat martxan jartzean sortu ohi direnak….   gehiago irakurri

Dendek eta tabernek errefusa ostiral goizetan

Partehartze prozesuan erabaki bezala, dendek eta tabernek errefusa ostiral goizetan atera behar dute, goizeko 10:00ak baino lehen. Larunbatetan ez da dendari edo tabernarien errefusik jasoko.   

Hernaniko Udala ahalegin handia egiten ari da sistema eraginkortzeko eta doitu beharrekoak doitzeko. Hala ere, herritarren laguntzarik gabe ezinezkoa da sistema hobetzea. Herritarrei atez ateko bulegora deizeko eskatzen diegu, 900 840 090 telefonora, goizeko 9:00tatik 11:00etara, inzidentzien berri emateko. Ordu horretan bulegoko hezitzaile bat egongo da propio telefonoa erantzuten, maiatzean zehar larunbatetan ere bai.   

Erabilitako pilak dendara

  Pilak saltzen dituzten dendetan utzi behar dira erabilitako pilak.    IMG_2300

Kodeak jartzeko argibideak

 IMG_2285 Dagoeneko iritsi dira kodeak etxeetara eta zintzilikatzekoetan ere jarri dira. Etxera iritsi zaizun kodea ez bazaie zure etxeko zintzilikatzekoenei gokitzen atez ateko bulegora deitu behar duzu.

Rafiazko poltsa erosi duzuenok ontziaren kanpoaldean kodea idatzi behar duzue, logoaren azpikaldean eta erraz irakurtzeko moduan.   

IMG_2274 Emaitza bikainak lortu ditu atez atekoak lehen astean. Igande gauean 3.500 kilo gai organiko jaso ziren. Asteazkenean berriz 11.100 kilo. Astelehenean 2.800 kilo ontzi arin eta ostegunean 3.920 kilo. Asteartean 3.540 kilo paper/kartoi jaso ziren. Hernaniko Udalak 10 biltzaile kontratatu ditu bilketa egiteko eta gauez jasotzen dituzte hondakinak.

Izaskun Txintxurreta ingurumen zinegotziaren arabera “irtenbidea aurkitu diogu hondakinen arazoari. Herritarrak lehen egunetik hasi dira hondakinak behar bezala ateratzen. Pozik gaude eta eskerrak eman nahi dizkiogu jende guztiari, oso ondo egiten ari direlako.“

Asteazkenean 11.100 kilo organiko jasotzeak erakusten du atez atekoak Hernanin hasieratik izan duen arrakasta. Konparazio baterako, Hernanik egun bakarrean jaso du Zarautzek hilabetean jasotzen duena (11.023 kilo) baino gehiago eta Aretxabaletak hilabetean jasotzen duenaren (5.875 kilo) bikoitza.

gehiago irakurri

1.orrialdea. Denera: 912345Hurrengoa »...Azkena »