Marian Beitialarrangoitia: “ Sinadurak aurkeztu dituztenen txapuza onartezina da”

Marian Beitialarrangoitia: “ Sinadurak aurkeztu dituztenen txapuza onartezina da” Elkarbanatu

Gezurrak esatea eta errealitatea itxuraldatzea egotzi die Marian Beitialarrangoitiak herritar talde baten sinadurak aurkeztu dituzten lagunei. Hernaniko alkateak egotzi die gezurra esan dutela 6.000 sinadura bildu dutela diotenean, kopuru hori erreala ez delako.

Era berean, inolako sinesgarritasunik ez dutela gaineratu du. Sinadurak aurkezteko modua erabateko txapuza delako. “Onartezina da herri galdeketa bultzatzen duten lagunek udalean eskaerak modu horretan bideratzea, horrelako txapuza egitea”. Alkateak argitu duenez, berak azaleko gainbegirada bota die aurkeztutako sinadurei eta sinadura orrietan izen asko abizen bakarrarekin ageri direla ikusi du. Izen gehienak firmarik gabe, izenez betetako orri asko pertsona beraren kaligrafiarekin idatzita daude, bost aldiz errepikatutako izenak daude…

Egoera horren aurrean idazkariari txostena eskatu diola azaldu du Beitialarrangoitiak eta azaldu du idazkariaren txostenak jasotzen duela berme legal txikienarik ere ez dagoela aurkeztutako eskaeraren prozedurarekin jarraitzeko. Ildo berean, idazkariari agindu dio orrietan ageri diren izenen egiazkotasuna argitzeko azterketa abia dezala.

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu