Erraustearen aurkako plataformak ere moratoriaren alde agertu da

Erraustearen aurkako plataformak ere moratoriaren alde agertu da Elkarbanatu

incineratorErraustegiaren aurkako plataformek bere babesa eskaini diote Usurbilgo alkateak publikoki Gipuzkoako Foru Aldundiari egindako moratoria eskaerari. Hernaniko alkateak egin bezala, erraustegiaren aurkako plataformek ere Zubietako errauste plantaren egitasmoa 6 urtez atzeratzeko eskatu dute.

6 urteko epe horretan atez ateko bilketaren aldeko apustua egitearen alde azaldu dira. “Usurbilgo esperientziak emaitza onak” izan dituela nabarmendu dute eta atez atekoa herri gehiagotan martxan jarri ahal izateko “denbora” ezinbestekoa dela gogorarazi nahi izan dute. Moratoria eskaerak, hain justu, horretarako aukera emango du beren iritziz. 

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu