Izaskun Txintxurreta: “Egunetik egunera ari gara atez atekoa hobetzen”

IMG_0464 Hondakinen atez ateko bilketa martxan jarri eta  astebete pasa denean Hernaniko Udalako Ingurumen zinegotziak bere poza adierazi du egun batetik bestera birziklatze kopuruak eman duen gorakadagatik. “Eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei hondakin mota bakoitza dagokion egunean eta ondo berezita ateratzen dutelako. Herritarren ahaleginari esker lehen egunetik hasi gara emaitza bikainak lortzen, bai bildutako hondakin kopuruan eta baita hondakin horien kalitatean ere”.

Era berean herritarrei hasiera honetan “pazientzia izateko” eskatzen die. “Edukiontzien sistematik atez atekorako jauzia ikasketa prozesu bat bezala ulertzen dugu, guztiok ari garelako atez atekoaren funtzionamendua ezagutzen, Udalak, herritarrak eta biltzaileak. Guztion artean egunetik egunera ari gara sistema hobetzen.

Bilketan arazoak

Jaso diren inzidentziei bizkortasunez erantzuten zaie. “Arazo normalak dira, hondakinak bilketzeko modu berri bat martxan jartzean sortu ohi direnak….  

…Gune gatazkatsuenak lokalizatuta dauzkagu eta bitartekoak jarri ditugu arazo horiek konpontzeko.Biltzaileak ibilbideetara ohitzen doazen eran arazo horiek desagertzen joango direla uste dugu”. Horren froga da egunetik egunera nabarmen jaitsi dela arazo kopurua. Dena dela, “barkamena eskatu nahi diegu arazo horren ondorioz eragozpenak izan dituzten herritarrei”.

 

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu