Greenpeace erakundeak atez atekoa Gipuzkoa osora zabaltzeko eskatu du

Greenpeace erakundeak atez atekoa Gipuzkoa osora zabaltzeko eskatu du Elkarbanatu

IMG_0069Greenpeace erakundeko lehendakari Lopez Uralde Usurbilen izan zen atzo goizean atez atekoari babes osoa emateko. Errauste-plantarentzat alternatiba egingarriak badaudela eta Usurbil hori frogatzen ari dela esan zuen. Atez atekoa martxan jartzekotan diren herriak txalotu ondoren atez atekoa Gipuzkoa osora zabaltzeko eskatu zuen.

Greenpeace erakundeak duen blogean ere Usurbili babes osoa erakutsi diote.

Marian Beitialarrangoitia alkatea ere Usurbilera hurbildu zen Uraldek atez atekoaren inguruan esateko zuena entzuteko. Beitilarrangoitiaren hitzetan, Greenpeace erakundearen babesak frogatzen du atez atekoak kolore politikorik ez duela eta osasunaren eta ingurugiroaren parametrotatik begiratu behar den gaia dela.

Prentsan: GARA, BERRIA, DEIA, MENEAME, NOAUA, KRONIKA

2 iruzkin oraingoz

  1. por que nos nos comemos las basuras y no poner atez ate así seremos más ecologicos y no nos pondran la incienadora

    2010 Otsailak 23

Trackbacks

iruzkina gehitu

  1. Konektatu