Ekainaren 20an eguerdiko 12:00etan “Osasunaren alde (Moratoria) Errausketarik ez” manifestaziora joateko deialdia

E20 Atez Ateko Bilketaren Jarraipen Batzordeko eta Hernanin Zero Zaborreko kideek dei publikoa egin nahi diete hernaniarrei datorren igandean, ekainak 20, eguerdiko 12:00etan, Donostiako Bulebarrean egingo den manifestaziora hurbildu gaitezen. Egun horretarako “Osasunaren alde (Moratoria) Errausketarik ez” lelopean antolatu dute manifestazioa batetik Usurbilgo Ituna sinatu duten partidu, sindikatu eta mugimendu sozialek eta bestetik Errausketaren Aurkako Taldeen Koordinakudeak.

Honetaz gain, Jarraipen Batzordetik eta Zero Zabor taldetik proposatzen da  EKAINAREN 16an, ARRATSALDEKO 19:00tan,  BITERIKO ATARIAN geratzea manifestazioarako deia egiten duen argazki bat ateratzeko.

iruzkin 1 oraingoz

  1. 001 Alvaro

    Me gustaría que comentarais esta noticia en vuestra web. Ya que parece ser que hay doctores expertos en salud pública que difieren sobre las dioxinas de las incineradoras modernas.
    http://www.diariovasco.com/v/20100616/al-dia-local/dioxinas-calles-calefaccion-incineradora-20100616.html

    2010 Ekainak 16

iruzkina gehitu

  1. Konektatu