Dios, atera txanpaina!!

Dios, atera txanpaina!! Elkarbanatu

IMG_0300Horixe entzun zuten kazetariek hormaren bestaldetik. Minutura Xabier Mikel Errekondo alkatea sartu zen Usurbilgo Udaleko udalbatza aretora herri kontsultaren emaitzak ematera. Azkenean herritarrek benetan zer pentsatzen duten jakiteko aukera izango genuen. Eta herriak ozen hitz egin du, %70etik gorako partehartze batekin: Usurbilgo gehiengo zabal bat atez atekoaren alde dago. Sekulako babesa hartu du gaur atez atekoak Usurbilen eta baita Gipuzkoan ere, herritarrak bere alde agertu baitira.  Usurbilgo alkateak bihar emango du prentsaurrekoa, eguardiko 12:00tan. Zorionak Usurbil eta Zorionak atez ate.

Alkateen poza emaitzak jakin ostean.

IMG_0254

0 iruzkin oraingoz

iruzkina gehitu

  1. Konektatu