Etxean konpostatzea

Konposta egitea sukaldeko eta baratzeko hondakin organikoak ongarri bihurtzea da. Etxeko konposta egiteak esan nahi du prozesu hori etxean bertan egingo dugula, geure lorategian bertan.

Etxeko konposta eginez elikadura-hondar guztiak birzikla ditzakegu, baita inausketako eta lorategiko hondakinak ere. Horiek transformatuta lurrarentzat ongarria izango dugu eta landare, –loreak, barazkiak edo zuhaitzak–, osasuntsuagoak izango ditugu.

Konpostatze-prozesua konpostagailuan egiten da. Sukaldeko hondakinak oso aberatsak dira ongarri gisa erabiltzeko eta lorategiko edo baratzeko beste zenbait material baino lasterrago desegiten dira. Hondakin horiek baliatzea oso garrantzitsua da, denbora laburrean, konpost ona egiteko.

Etxeko konpostarekin hondakin organikoak lekuan bertan baliatzen dira. Hondakinen zirkuitu orokorrean tratatu beharreko hondakin-kantitatea gutxitzen da eta hondakinen garraioan energia aurrezten da.

Etxeko konpostari esker, familia batek sortzen dituen hondakinen %40-50 gutxitzen da.

Autokonposta gida: PDFgida pdf formatuan